2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaMusika Joaldi Masiboa Nanuk enpresan eskubide laboralen defentsan

Musika Joaldi Masiboa Nanuk enpresan eskubide laboralen defentsan

Larunbatean hainbat musikari eta musika taldek beraien elkartasuna adierazi zieten Elorrioko Transportes NANUKen greban dauden langileei eta enpresak pasaden ostiralean kaleratu zuen IHESKIDEko abeslari den Xaguri.

44 grebalariek bihotzez eskertu zuten musikarien elkartasun keinua eta Xagu berronartu arte eta beraien eskubideak bermatuko dituen enpresa
hitzarmena sinatu arte borrokan jarraituko dutela aldarrikatu zuten.

Elorrion egon ziren, besteak beste, IHESKIDEko Xaguren kideak, GOSE, TXAPELPUNK, ITZIARREN SEMEAK, SIROKA, HUTSA, DÜM, SERMOND’S edota Haimar Arejita (Gatibu), Txipi (Solte), Bingen eta Liher (Pixontxis), Antton (Gorantz Erori), Jon Yuki (Kilauea) etab. Bertaratu ezin izan diren hainbat taldek ere beraien elkartasun mezua helarazi zuten, Audience, Sen, Eratu, Noizean Behin edota Vendettabesteak beste.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.