2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaNanukeko langileak kalera irten ziren atzo negoziazio eta kaleratutako lankidearen berronartzea eskatzeko

Nanukeko langileak kalera irten ziren atzo negoziazio eta kaleratutako lankidearen berronartzea eskatzeko

Greba mugagabean diren Nanuk enpresako langileek atzo manifestazioa egin zuten Elorrion kaleratutako lankidearen berrartzea eta enpresa hitzarmen duin baten alde. Bihar Musika Joaldi Masiboa antolatu dute eta besteak beste Sen, Gose, Sermond’s, Itziarren semeak, Dirty Brothers, Iheskide eta Siroka taldeak elkartasuna adierazteko bertan izango direla jakinarazi dute.

Kaleraturiko langilea musikaria izaki, haien borrokaren berri eman eta elkartasuna jasotzeko antolatu dute ekimen deigarri hau. Eskualdeko eta Euskal Herriko musikariei dei egin diete beren babesa adieraziz instrumentuak hartuta bertara gerturatzeko. Tartean hainbat musikari eta talde ezagun ere izango dela aurreratu dezakegu jada:SEN, GOSE, SERMOND´S, ITZIARREN SEMEAK, DIRTY BROTHERS, IHESKIDE, SIROKA…

Musika joaldi masiboa izango da, une batez burrunba bihurtuko dena. Ekimenaren berri ematearekin batera, antolatzaileek (NANUKeko langileek) deialdia luzatu nahi dute: talde batean jo, bakarlaria izan edo instrumenturen bat jotzen duen musikari orori dei egiten diote parte hartzera. Bihar larunbata, goizeko 11:00ean izango da hitzordua ELORRIOn, EROSKIK duen plataformako kamioien sarreran.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.