2025-04-11
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaLABek Nafarroako Larrialdi Agentziako lan kontratupekoen hauteskundeak irabazi ditu

LABek Nafarroako Larrialdi Agentziako lan kontratupekoen hauteskundeak irabazi ditu

LABek atzoko egunean, 2013ko irailaren 2an, Nafarroako Larrialdi Agentziako lan kontratupekoen hauteskunde sindikaletan lorpen ukaezina lortu zuen. Bederatzi ordezkari hautatu behar ziren eta horietatik LABek sei lortu zituen botoen %67,77rekin. Gainerako ordezkariak horrela banatu ziren, bi ordezkari ESKrentzat botoen %18,88rekin eta ordezkari bat UGTrentzat %13,33ko ordezkaritza lortuz.

Azpimarratu beharreko datua da hauteskundeetan izaniko parte hartze altua, langileen %75,83k eman zuten botoa, kontutan hartuta botoa emateko zailtasunak, postaz botoa emateko epeak oso murritzak baitziren.

LAB sindikatutik lortutako emaitzengatik gure poztasuna azaltzen dugu eta adierazi nahi dugu gure delegatu berriek ardura handiz kudeatuko dituztela. Hauteskunde kanpainan aditzera eman genuen eran, langileen batzorde irekia osatuko dugu non langile orok parte hartzea zabalik izanen duen deituko diren bileretan. Langile guztion laguntza, iritziak eta kritikak espero ditugu ordezkaritza erakunde hau langile guztion zerbitzuan egonen den baliabidea izan dadin.

Bukatzeko, langile guztiok zoriondu parte hartze handiagatik eta gugan konfiantza jarri dutenei eskerrak eman.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sindikalismo ekosozialistarako proposamena aurkeztu du LABek

LABek hipotesi batean oinarrituta egin du bidea:posible da energiaren eta materialen kontsumoan desaztea eta langile sektore zabalentzat bizi baldintza onak eraikitzea, baina, horretarako, planifikazioa, jabetza publikoa eta langileen parte hartzea oinarri, merkatuak gidatuta garatu nahi den trantsizio eredua disputatzea beharrezkoa da.

LABek Nafarroako Artxibo Garaikideari bere dokumentazio eta kartelen zati baten lehenbiziko dohaintza egin dio

50. urteurreneko ospakizunen harira eta, batez ere, Nafarroako Parlamentuan otsailean izan zen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketaren harira hasitako artxibo lanean sakontzeko, LABek bertze urrats bat egin du gaur langile borrokan eginiko bere ekarpenaren memoria gordetzeko asmoan, Nafarroako Artxibo Garaikideari eginiko lehenbiziko dohaintza baten bidez; zenbait dokumentu eta kartel eman dizkio.

LABek Aiala Vidrioren inposaketa salatu nahi du negoziazio prozesuan

Aiala Vidrioko zuzendaritza lan hitzarmen berria negoziatzeko prozesuaren hasieran erakusten ari den jarrera erabat onartezina dela uste du.