2024-07-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaArabako helduen egoitzetako langileak kalera irten dira, iragarritako hiru greba egunetatik lehenean

Arabako helduen egoitzetako langileak kalera irten dira, iragarritako hiru greba egunetatik lehenean

Gipuzkoan, atzo; Araban, gaur. Helduen egoitzetako langileek datozen asteetarako iragarritako hiru greba egunetatik lehena egin dute Araban, hitzarmen duin baten defentsan, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuok deituta. Hain zuzen ere, lanuzteak ez ezik, kalejira ere egin dute Gasteizko Plaza Berritik Arabako Foru Aldundiaren egoitzara. Gaurko mobilizazio egunarekin mezu garbi bat helarazi diogu Aldundiari berari: foru erakundeak ezin ditu bazterrean utzi ez zerbitzuaren kalitatea, ezta langileen lan baldintzak ere.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.