2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados Azpeitian kaleratzeak exekutatzen hasi izana salatu du LABek

Corrugados Azpeitian kaleratzeak exekutatzen hasi izana salatu du LABek

LABek Alfonso Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiako langile guztiak kaleratzeko aurkeztutako eta exekutatzen hasitako EEEren inguruan ematen ari diren hainbat gora behera eta irregulartasun ere salatu ditu.

Langileak kaleratzeko EEE exekutatzen hasiak dira. Ekainaren 19 eta 21 bitarte 88 kaleratze gauzatu zituzten. Honen inguruan salatu beharra dago enpresak jakinarazi duela nahiz eta finikitoa eta atzeratutako soldatak ordaintzeko dirurik ez izan langileak kaleratzen jarraituko duela. Hau erabat onartezina iruditzen zaigu ez direlako legea betetzen ari eta langileenganako suposatzen duen errespetu faltagatik.

Bestalde, beti ere enpresa batzordetik helarazitako informazioaren arabera, laminazio sailaren inguruan ematen ari diren mugimenduak salatu nahi ditugu. LABetik behin eta berriz errepikatu izan dugu enpresa hau bideragarria dela horretarako beharrezkoak diren erabakiak hartuz gero. Zuzendaritzatik ematen ari diren pausuek aldiz erakusten digute Zuzendaritzako kideek ez dutela enpresaren bideragarritasunaren aldeko apusturik egiten. Gerentea, laminazioko arduraduna eta Ofizina Teknikoko beste langile bat Azpeitiako beste enpresa batera joan dira eta antza denez beste hainbat langile enpresa hortara joatekoak dira. Lantegiko planoak eraman dituzte, laminazio sail guztiko argazkiak egin eta eraman dituzte, proiektu bat dela eta lantegiko elektroniko bati enpresa hortara joateko deika ari dira eta lantegi horretan laminazioko makinak egiten hasteko departamendu berri bat jarri dute martxan.

Kontutan izan behar da, nahiz eta Zuzendaritzak beraienganako konfiantza izan behar zela behin eta berriz errepikatu, otsailean Gipuzkoako Aldundiaren gestioen bidez Uruguayrako 150.000 tonatako lan karga lortu zenean azaldu zuen interes eta profesionaltasun falta. Orain, laminazio sailean ematen ari diren mugimenduak kontuan izanik ulertzen dugu zergatia; alegia, ordurako Zuzendaritzako kideek eta beste zenbait enkargatuk kontratua etetzeko salaketa sartuta zutenez, ebazpena atera bitartean, Corrugados Azpeitiako laminazio saileko informazioa bildu eta aipatutako beste enpresa hortara eramatea.

Guzti honetaz gain, salatu nahi dugu ere, Instituzioek oraindik ez dutela inongo posizionamendu publikorik hartu. Ez dakigu Alfonso Gallardok jasotako 5 milioi €tako diru laguntza itzultzea eskatu zaion edota 2 milioi €tako BEZa atzerapenez ordaintzea onartuko zaion. Ez dugu ulertzen instituzioen ixilpena, ez dugu ulertzen langileekiko konpromisu publikorik eza.

Eta amaitzeko, erabat lotsagarria eta inongo justifikaziorik ez duena da, langileak halako egoera dramatiko bat bizitzen ari direnean, Corrugados Azpeitiako Zuzendaritza erabat desagertuta dagoela eta ez diela Enpresa Batzordeko kideei eskatutako dokumentaziorik helarazten. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.