2024-07-03
HomeEkintza SindikalaGehiengo batek kontrakoa esan ezean hitzarmenak indarrean jarraitzen dutela aldarrikatu du LABek

Gehiengo batek kontrakoa esan ezean hitzarmenak indarrean jarraitzen dutela aldarrikatu du LABek


Gaur uztailak 8, Negoziazio Kolektiboan irekitzen den eskenatokia berriaren aurrean eta pasadan ostiralean LHKn izandako bileran patronalak lehendakaritzatik etorritako proposamenari ateak itxi ostean, LABek prentsaurrekoa eskaini du bere posizioa eta aurrera begirako bidea aurkeztera. 

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, bizi dugun egoera gutxi batzuen irabaziak bermatzeko inposatu zaigun eredu baten emaitza dela salatu du eta honen aurrean, gehiengo batek kontrakoa esan ezean, LABek hitzarmenak indarrean jarraitzen dutela aldarrikatuko duela esan du.

Negoziazio Kolektiboaren defentsan LABek emango dituen urratsak

  • Enpresa batzordeetara joko du gaur arte indarrean zegoen hitzarmena berrestera
  • Hitzarmenak ez betetzea eraso izanik, erantzun dinamika jarriko du martxan bai lantoki baita lantokietatik kanpo. Honetarako protokolo bat adostea proposatuko die beste sindikatu eta herri eragileei.
  • Lan Harremetarako Euskal Esparrua eraikitzeko estrategia adosteko iniziatibak hartuko ditu. Bide horretan, jaurlaritzari bilera eskatuko dio egoera aztertzeko, iniziatibak hartuko ditu sindikalgintza eta langileei begira gaur egun ez dagoen gehiengo sozial eta sindikala osatzeko eta enpresariei interlokuzio berriak sortzera deitzen die eztabaida estrategikoak eta herri akordio sendoak osatze bidean.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari den honetan, benetako trantsizio ekosozialaren alde egiten dugu

Greba mugagabean hainbat egun daramaten Cementos Rezolako langileen mobilizazioetan parte hartu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, eta azpimarratu du industriaren birmoldaketak langileen parte-hartzea izan behar duela oinarri. Bihar, osteguna, Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegira eramango dute protesta Añorgako langileek.

Etzegaraten hildako garraiolariaren heriotza eta errepideko lan istripuak salatu ditugu Iruñean

LAB, Hiru, LAB, CGT-LKN, Steilas, ESK, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Iruñeko San Ignazio kalean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Etzegarateko istripu larrian hildako garraiolaria gogoratzeko eta Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatzeko, “Lan istripu gehiagorik ez; prekarietateak hil egiten du” lelopean.

EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte

LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.