2024-07-05
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaDerrigorrezko arbitraia frenatzea eta ultraaktibitaea 2 urtez luzatzen duen Gipuzkoako merkataritza orokorreko...

Derrigorrezko arbitraia frenatzea eta ultraaktibitaea 2 urtez luzatzen duen Gipuzkoako merkataritza orokorreko hitzarmena sinatu da

Gaur, uztailak 5, Gipuzkoako merkataritza orokorreko hitzarmena sinatu da, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen eta ADEGI eta Federación Mercantil de Gipuzkoa patronalen artean. Akordio honen bidez, derrigorrezko arbitraia frenatzea lortu da, baita ultraaktibitatea 2 urtez luzatzea ere. Soldaten igoera KPI + 0’25 2013ko urtarrilaren 1etik eta KPI + 0’5 2014 urterako.

LABek iniziatibaz eta arduraz jardun du eta langileon babesarekin hitzarmena sinatzea lortu dugu. Horrela, Gipuzkoako merkatari guztientzako gutxieneko lan baldintzak bermatu dira, hemen lan egiten dugunoi, hemen erabakitako lan baldintzak aplikatuz.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.