2024-11-22
HomeEkintza SindikalaLanuzte eta mobilizazioak sektore eta enpresetako hitzarmenen defentsan

Lanuzte eta mobilizazioak sektore eta enpresetako hitzarmenen defentsan

Uztailaren 7an iraungitzen diren sektoretako langileek  lau orduko lanuzteak eta manifestazioak egin dituzte CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuen deialdiari jarraituz. Manifestazioak EAEko herrialdeko hiriburuetan egin dira. Deiatzaileek negoziazio kolektiboa arriskuan dagoen bitartean mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute.

UZTAILAK 4
Lanuzte eta mobilizazioak gure negoziazio kolektiboaren defentsan

CONFEBASK, SEA, ADEGI eta CEBEK patronalei uztalaren 7tik aurrera eskenatokia baketsurik ez dutela topatuko ohartarazi die. Patronalaren aurreran jarrera argia da; "edo gure hitzarmenak eta euren edukiei eustea onatzen dute edo hemen gauden sindikatuok ez diogu borroka, presioa eta mobilizazioari uko egingo".

CCOO, LAB, UGT eta ESKren UZTAILAREN 4ko MANIFESTAZIO AMAIERAKO MEZUA

Gaur berriro burutu dugu sektore eta enpresetako gure hitzarmenen aldeko mobilizazio eguna.

Berriro mobilizatu gara negoziazio kolektiboa arriskuan dagoelako. Eta ez gara edozer gauzataz ari. Hitzarmen kolektiboak langile-klasearen konkista historikoa dira. Ekintza sindikalaren funtsezko tresna.

Hitzarmen kolektiboen bidez eskubideak eskuratu ditugu borroka, greba, manifestazio eta akordio askoren bidez. Klase-sindikalismoaren eta langileria beraren ondarea da, orain kendu nahi dutena.

Hemen gauden erakundeok ez diogi uko egiten negoziazioko edozein esparruri. Baina argi dugu sektoreko hitzarmenak negoziazio kolektiboko sistema solidario baten bizkarrezurra direla. Badira ordezkaritza sindikala bera eduki ez ere ez duten enpresak; industria zein zerbitzuetako empresa txikiak; enpresarekiko harremanetan ahulenak diren kolektiboak… Kasu guzti hauetan hitzarmen sektoriala funtsezkoa da gutxieneko eskubide batzuk bermatzeko.

Gure esparruan ditugun milaka enpresa itunek ere hitzarmen sektorialetan dute euren erreferentzia. Eta hitzarmen propioa duten enpresa handiak ere arriskuan daude erreferentziazko hitzarmenen desagertze-arriskuaren aurrean.

Negoziazioa enpresa-esparrura soilik eramatea da lan-erreformak bilatzen duen helburua eta patronalaren nahiei erantzuten die langileria zatitu eta ahultzeko.

Gure hitzarmenak defendatzen ditugu. Eurak desagertzea ekidin nahi dugu eta horretarako konpromisoa hartzen dugu, gaurkoa eta etorriko direnen antzeko borrokekin.

Hitzarmenak egotea defendatu nahi dugu baina horrek ez gaitu euren edukiak ahaztera eramaten. Urte asko izan dira enpresetan sortu dugu aberastasunaren lehian orain dena pikutara bidaltzeko.

Horregatik ez diegu uko egiten enpresarioek negoziazioen blokeoarengatik eurenganatu dituzten soldatak berreskuratzeko balioko duten igoerei, KPI errefentzia moduan hartuz.

Euren bukaeratik urtebetera hitzarmenek indarraldia galtzea, negoziazioekiko xantaia onartezina da, horregatik da beharrezkoa da ultra-aktibitatearen galera mugatuko duten formulak izatea.

Enpresarioen aldetik modu ia aldebakarrekoan adostutakoa ez aplikatzeko dagoen aukerak arriskuan jartzen ditu soldatak, eskubideak eta hitzarmenen eraginkortasuna bera. Horregatik hitzarmenak ez aplikatzea mugatuko duten formulak eta sindikatuen parte-hartzea bermatuko dutenak negoziatu behar dira.

Era berean, ezin dugu lan eta soldata baldintzak murrizterik onartu dumping sozial eta soldaten ingurukoari atea irekiko dieten enpresa-hitzarmen berrien bidez.

Ez dugu eredu hau onartzen. Ez dugu etsiko lortzea horrenbeste kostatu zitzaigunaren galeraren aurrean.

Horregatik jarraituko dugu gure hitzarmenak defendatzen lan erreformak dakarren erasoaren aurrean. Negoziazio kolektiboa defendatzen jarraituko dugu, borroka eta mobilizazioaren bidez, eskubideak bermatu eta gure hitzarmenak babestuko dituzten akordioak bilatzeko.
Patronalak ez daitezela erratu. CONFEBASK, SEA, ADEGI, CEBEK. Uztailaren 7tik aurrerako egoera ez da baketsua izango. Gatazkak egongo dira, sindikalizazioa. Gatazka sozial, laboral eta judiziala egongo da.

Enpresariak arduragabe batzuk dira gure herria oihanaren legera eraman nahi badute. Ezjakin hutsak dira euskal langileen erreakzioa ezagutzen ez badute.

Edo gure hitzarmenak eta euren edukiei eustea onatzen dute edo hemen gauden sindikatuok ez diogu borroka, presioa eta mobilizazioari uko egingo.

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.