2024-07-05
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakLanuzteak EITBNETen uztailaren 9 eta 12an

Lanuzteak EITBNETen uztailaren 9 eta 12an

EITBNETeko langileek eitb.com webgunearen suntsiketa salatzeko lau orduko lanuzteak deitu dituzte uztailaren 9 eta 12an. Webgunea EITBNETeko 20 langilek eta M4Fko 54 lankidek egiten dute. M4F enpresan ezarritako EREak bertan lan egiten duten erdia kalean gelditzea suposatzen du.

EITBNETeko langileen balorazioa eta lanuzte deialdia

2000 urtean eitb.com sortu zenean, gutxik aurreikusi zezaketen hamarkada baten ostean zertan bilakatuko zen. EITBk telebista eta irratian ematen zuen eskaintzaren zati bat Interneten jartzeko sortu zuten eitb.com hura. Ez zuen egungo proiektuarekin zerikusirik, baina nahiko egiten zen garai hartako baliabideekin.

2003an, EITBNET S.A. sortzea erabaki zuen EITBk “Interneterako, mugikorretarako eta telebista digitaletarako eduki berriak sortzeko” helburuz. Eta 2004an eitb24 jaio zen, informazioan oinarritutako ataria. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez hitz egiten zuen eta EITB ez zen inoiz orduan baino nazioartekoagoa izan.

Esperimentuak egin, batzuetan asmatu eta besteetan ez…. Baina hazi egin ziren bi proiektuak, sendotu lantaldearen ezagutza, eta 2007an, BBCren ereduari jarraiki, EITBren Interneteko bi markek bat egin zuten, eitb.com sendoago eta osoago bat osatuz. Urte berean, frantseseko atariak ere leihoa zabaldu zuen eitb.com-en.

Geroztik, atari berriak sortu dira, proiektu eta funtzionalitate berriak, diseinu aldaketak izan ditugu, EITB Nahieran ataria sortu dugu, mugikorretarako appak, telebista konektatuetarako sistemak…. eta batez ere, telebista eta irratietatik haratago, Interneteko komunikabide propio indartsua bilakatu gara: milioi bat eta erdi bisitari bakar ditugu hilean, 12 milioi orrialde ikusi eta 24 minutuko egonaldia bisitako. Hain zuzen ere, FORTA osatzen duten telebista autonomikoen webgune guztien gainetik gaude bisitetan, TV3rekin batera.

Eta baditugu, datu hotzez gain, EITBren barruan nor izateko arrazoia ematen diguten beste hainbat elementu, Telebista eta Irratitik bereizten gaituztenak: frantseseko eta ingeleseko atariei esker Iparraldeari eta euskal diasporari ematen diogu zerbitzua; Hiru 3 haurren komunitatea (Betizuren ordezkoa); zuzeneko streamingak, Aktualitate eta Kiroletako hitzordu garrantzitsuetarako minutuz minutuko jarraipenak eta atari bereziak, blogen plataforma, erabiltzaileen bideo eta argazkien komunitatea, EITBren marken kudeaketa sare sozialetan…

Baina hori dena ez da ezer EITBrentzat. eitb.com-ek ez du oraindik “negozio bolumenik”, eta beraz ez da horren garrantzitsua. Ez du aurrekontu osoaren %2,3 baino gehiago merezi, eta murrizketak egiten hasita, zergatik ez “desmontatu” eitb.com proiektua, noiz eta bere momenturik onenean…. Zerbait egingo dute geratzen direnek!

eitb.com EITBNETeko 20 langilek eta M4Fko 54 lankidek egiten dugu. EREa ezarri dute M4Fn, eta horrekin batera, eitb.comerako ari diren lankideen erdia, kalera joango dira. Entretenimentua, Aktualitatea, Informatikariak, Networking arloak… erdira jaitsi dira. Frantseseko ataria berak bakarrik egiten zuen M4Fko kazetaria kalera bidali dute; ingeleseko atariaren arduraduna (EITBNETekoa) lehen M4Fko lankide batek egiten zuen lanetan jarri, eta ingeleseko ataria ere itxi egin dute. Abenduan berrikusiko da, gainera, M4Frekiko kontratua eta ez dago inolako ziurtasunik orain geratzen direnek jarraituko dutenik. Beraz, 2013ko abenduan 2003ko eskenatokira bueltatu behar al dugu?

Ezin dugu ulertu irailean EITBren Plan Estrategikoa izango denaren lehen zirriborroa aurkeztuko den honetan, gaur egun daukagunaren balioa aztertu behar dugun sasoian, gure proiektua horrela suntsitzea. EITBk aurrera egingo badu, EITBNET eta Interneteko presentzia behar du ; baina hori, langileok bakarrik ikusten dugu, antza. Eta momentuan momentuko EITBko zuzendaritzak Internetengan duen fedearen arabera, soka batetik zintzilik gauzkate.

Bada garaia EITBNETi zor zaion errespetua aitortzeko, bada garaia lantaldea egonkortzeko eta bada garaia atzera bueltarik gabeko proiektu bat mahai gainean jartzeko. Berrantolatu dezagun EITBNET goitik behera, ondo pentsatuta, eta guztion ekarpenak kontuan izanda.

Ezegonkortasun hau guztia salatu beharra dago; hartu diren erabakiak birpentsatu, eta horregatik, lanuzteak egingo ditugu uztailaren bigarren astean.

Era berean, gure babes eta esker on guztia eskaini nahi diegu urte hauetan zehar mahai berean eserita izan ditugun M4Fko lankide guztiei; baita egunero-egunero euren bisitekin eitb.com hazten lagundu duten erabiltzaile guztiei. Zuek gabe ez dago eitb.com-ik!!Denok gara eitb.com!!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.