2024-07-22
HomeEkintza PolitikoaLABek bat egiten du Euskal Herriko pentsiodunen plataformen mobilizazioarekin berrordainketaren aurka eta...

LABek bat egiten du Euskal Herriko pentsiodunen plataformen mobilizazioarekin berrordainketaren aurka eta osasun sistema publikoaren alde

Osasunerako eskubidea kolokan jartzen ari dira Euskal Herrian. Zerbitzuen kanporatzeak, pribatizazioak, langile eta diru partiden murrizketak, berrordainketak. Neurriz neurri, murrizketaz murrizketa publikoa, unibertsala eta doakoa izan behar duen Osasun Sistemaren oinarriak ahultzen ari dira, jakin badakitelako hauxe dela modu bakarra osasun asistentzia berdintasunez jasotzeko. 

Orain botiken berrordainketari heldu diote. Neurri honek bereziki kaltetuko ditu pentsiodunak eta helduak, osasun arazo gehien dutenak eta diru-sarrera gutxien dutenak. Berrordainketaren derrigortasunak desberdintasunak areagotuko ditu gaixotasunaren aurrean, eta beraz, ezerezean utzi Osasunerako eskubide unibertsala.

Duela hilabete batzuk Barcinak egin zuen bezala, Urkulluren Gobernuak Madrilek agindutakoa bete baino ez du egin. Desobedientzarako mugimendu zipitzik ez; berrordainketaren ondorio negatiboak neutralizatzeko keinu bakar bat ere ez. Madrilek Osasun Sistemaren pribatizazioaren bidea hartu du, eta ikusiak ikusita, PNV prest omen dago bide bera egiteko. Agian bi urrats atzerago, baina norabide berean beti ere.

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek deitu dute bihar, ekainak 27, goizeko 12,00etan, elkarretaratze batera Gasteizko Parlamentuaren aurrean, Darpon, Eusko Jaurlaritzaren osasun kontseilaria bertan egonen delako. LAB sindikatuak bat egiten du Plataformen aldarrikapenarekin: Osasun Sistema publikoa, unibertsala eta doakoa nahi dugu. Gaur botiken berrordainketa da, eta hurrengo hilabeteotarako murrizketa eraso berriak iragartzen hasiak dira. Osasunerako eskubidea defendatu eta bermatzeko deus ere egiten ez dutenen aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da mobilizazioa eta presioa. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.