2024-07-23
HomeEkintza SozialaLanaldi partzialean aritutako emakumeen pentsio eskubidea aldarrikatu du LABek Donostian eta Iruñean

Lanaldi partzialean aritutako emakumeen pentsio eskubidea aldarrikatu du LABek Donostian eta Iruñean


Sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko LABek martxan jarritako kanpaina atzo Donostia eta Iruñeara iritsi zen. Donostian pentsioak errebisatzeko eskatzen dituzten 3.580 sinadura eta Iruñean 600 inguru aurkeztu ziren Gizarte Segurantzako bulegoetan. 

Ekimen honekin Tribunal europarrak eta Konstituzionalak emandako sententziak bete daitezela aldarrikatzen du LABek. Epai horietan esaten da pentsioak kalkulatzerakoan lanaldi partzialak osoak bezala baloratu behar direla.

Horretarako, sindikatutik aholkularitza juridikoa eskaini zaie lanaldi partzialeko kontratuekin lanean aritu eta jubilatuta edo jubilatzear dauden emakumeei, Gizarte Segurantzara jo dezaten pentsioak errebisatzeko eskatuz, beren diru sarrerak hobetzeko helburuz. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.