Euskal Herriko LAB sindikatuak, Portugaleko (CGTP-IN) sindikatuak “Basta de exploraçao e empobrecimiento!” lemapean urrengo ekainak 27rako deitu duen greba orokorrari babes osoa ematen dio.
2007ko Batasuneko Tratatu neoliberalean aurreikusten ziren neurri hauek, gaur eguneko krisi kapitalistaren aitzakiapean aplikatzen ari dira, eta gastu sozialaren murrizketetan, hezkuntza eta osasungintza bezalako eskubide oinarrikoen pribatizazioan eta antzekoetan oinarritzen dira eskubide laboral eta sindikalak eta soldatak gutxituz.
Egoera honen aurrean, inoiz baino lehentasunezkoagoa da langile borrokak piztea krisi kapitalistaren egoera honek jipoiturik dauzkan beste sektorrekin aliantzan (langabetuak, pentsiodunak, ikasleak…) Egoera honetan, berau da europar klase sindikalismoaren zeregin hundienetarikoa.
Euskal Herrian, pasa den maiatzak 30ean burutu genuen orain arteko seigarren greba orokorra. Burutu genuen greba haren helburuetako bat, Portugalen ekainak 27an izango duten bera izango datxirotasunaren gehitzea eta langile klasearen esplotazioa salatzea. Horrez gain, Euskal Herrian, geure eremuan ekonomiaz, gai sozialez, lan arloko gaiez eta gai sindikalez erabakitzea aldarrikatu genuen.
Euskal Herritik, hurrengo ekainak 27an Portugaleko langile klasearekin egongo gara.
Jo ta ke irabazi arte!!
{module[111]}