2024-07-23
HomeEkintza SindikalaEkainaren 28an eta uztailaren 4ean mobilizazioak sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan

Ekainaren 28an eta uztailaren 4ean mobilizazioak sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan

111

Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu.

LAB moduan ELA, CCOO eta UGTri negoziazio kolektiboaren defentsan proposamen bat luzatu genien:

– Negoziazio eremu guztiak defendatu, Euskal Herriko ahalik eta langile gehienek euren esparruan lan baldintzak eta soldatak negoziatu ahal ditzaten

– Gutxieneko edukiak bermatu. Erreferentzia moduan lau sindikatuok sinatu ditugun sektore mailako 5 hitzarmenak hartu ditugu: soldata igoerak, KPIa erreferentziatzat hartuta; eta errreformaren aurrean blindatzeko klausulekin: ultraaktibitatea luzatu eta deskualge kalusuletan derrigorrezko arbitrajerik ez

– Mobilizazioan oinarrituta. Borroka ezinbestekoa da patronalaren blokeao gainditzeko eta aurreko puntu biak posible izateko. Mobilizazioa erreformaren aurrean blindatu ahal izateko berme bakarra da.

Honela, proposamen honekin bat etorri ziren sindikatuekin batera, mobilizazio jendetsuak burutu genituen ekainaren 21ean. Baina borroka honek jarraipena izan behar du patronalaren blokeoari aurre egin nahi badiogu eta mugitzera behartuko badugu. Hori dela eta, uztailaren 4ean lau ordutako lanuzteak eta mobilizazio are jendetsuagoak egingo ditugu, berriro ere LABek egindako planteamendu honekin bat datozen sindikatu guztiekin batera. Honekin batera, mobilizazio propioa ere burutuko dugu uztailaren 28an, Bilbon, gure aldarrikapenak eta gure mezua Arriagatik, Confebask eta Eusko Jaurlaritzara arte eramateko. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

 INFO Euskaraz
 INFO Gazteleraz

 Kuña Euskaraz
 Kuña Elebidun
 

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.