2024-11-22
HomeEkintza SindikalaEkainak 21 eta 28: lanuzte eta mobilizazio egunak

Ekainak 21 eta 28: lanuzte eta mobilizazio egunak

Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete-betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu: negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituen, gutxieneko edukiak bermatzen dituen eta mobilizazioan oinarritzen den estrategia, alegia. Horixe da gure hitzarmenak eta, hortaz, gure lan baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko modu bakarra.

GURE HITZARMENAK
DEFENDATU AHAL ETA BEHAR DITUGU. 

Gure esparruan lortu ditugun hitzarmenek, bai sektore bai enpresa mailakoek, lan eta bizi baldintza hobeak izatea bideratu digute. 

Herrialde mailako hitzarmenak sektore osoaren gutxieneko erreferentzia dira. Hauek desagertuz gero, sektore horretan lan egiten duten lagun guztien lan baldintzak okertuko lirateke. Herrialde mailako hitzarmenek sektore bakoitzeko langile gehienen baldintzak arautzen dituzte. Horregatik, hain zuzen, erreformek hauen kontra jotzen dute bereziki, babes orokor hau deusezteko helburuz.

Era berean, enpresa hitzarmenen defentsa ezinbestekoa da, enpresa hitzarmenak herrialde mailakoen osagarria diren heinean. Sektore hitzarmenak mundu guztiarentzako oinarria finkatzen du, baina oinarri horretako edukiak enpresetan hobetu ahal ditugu; horrela egin izan dugu Euskal Herrian. Erreferentziazko sektore hitzarmenik ez balego, enpresa hitzarmenetako lan baldintzak ere guztiz okertuko lirateke berandu baino lehen.

Gainera, enpresa hitzarmenak baino ez bagenitu kontuan hartuko, langile gutxi batzuk baino ez lirateke babestuta egongo. Gehiengoa guztiz babesgabe egongo litzateke eta horixe da, hain zuzen, erreforma ezberdinek bilatzen dutena. Euskal Herriko ehundura ekonomikoa enpresa txiki eta ertainek osatzen dute ia guztiz eta hauetan oso zaila da –eta askotan guztiz ezinezkoa- enpresa hitzarmena negoziatzea.

NEGOZIAZIO EREMU GUZTIAK DEFENDATZEA ESTRATEGIA ERAGINKOR BAKARRA DA 
LABek ez dio sekula uko egin ezein negoziazio eremuri eta orain ere ez dio uko egiten. Ez erreforma baino lehen ez erreforma ostean, ez diogu uko egin enpresetan negoziatzeari; patronalak bilatzen duen bezala, negoziazioa enpresetara eta soilik enpresetara mugatzeari bai, ordea. Enpresetan negoziatzera mugatzeak, herrialdeko hitzarmenaren oinarririk gabe patronalari bidea zabaltzen dio, hitzarmenaren edukiak kaskartzeko, mehatxuaren bidez; izan ere, enpresa eremuan, askotan, indar korrelazioa ez da langileen aldekoa.

Gaur egun, ELAk errealitate honi entzungor, enpresa hitzarmenen alde egiten du soil-soilik. Hau patronalaren eta erreformaren helburuarekin bat dator bete-betean. Langileen lan baldintzak blindatzen dituzten 100 enpresa hitzarmen sinatu dituztela esaten dute. Baina honek 10 langile baino gehiagoko enpresen %1 baino ez du suposatzen. Zer gertatzen da gainontzeko %99arekin? Zer gertatzen da herrialdeko sektore hitzarmenaren pean guztiz dauden langileen %90arekin? Akaso ez daukate hitzarmena izateko eskubiderik?

Oso argi daukagu zelan egin behar den eta, horregatik, negoziazio eremu guztietan borrokatzeko prozesu batera dei egiten dugu:

1. Herrialdeko hitzarmenen alde borrokatu: hitzarmen hauek gure lan baldintzei eusteko eta hobetzeko zein erreformaren eraginak mugatzeko tresna izan behar dira.
2. Oinarrizko erreferentzia hau osatzeko, bestelako negoziazio eremu batzuk ere bultzatu (enpresa, zentroa…), beti ere herrialdeko hitzarmenak ezartzen duena ez kaskartzeko konpromisoarekin.

GURE HITZARMENAK DEFENDATZEKO, 
HITZARMENOK EZARTZEN DITUZTEN EDUKIAK DEFENDATU BEHAR DIRA 

Eztabaida ez da negoziazio eremuetakoa besterik ez. Gure esparruko hitzarmenen bitartez, bai enpresetako bai sektoreetako hitzarmenen bitartez, lan baldintza hobeak lortu baditugu, hori izan da borrokaren bidez gure hitzarmenetarako eduki hobeak lortu ditugulako.

Hitzarmenak bizirik mantentzeko modua ez da edukiak erlatibizatzetik edo patronalak nahi duen puntura arte jaistetik pasatzen, CCOO eta UGTk egin bezala, iaz Madrilen soldatak jaisteko lotu zuten akordioaz edota enpresei malgutasun gehiago oparituta. Gure hitzarmenei eutsi nahi diegu, baina hitzarmen duinak nahi ditugu.

PROPOSAMEN INTEGRALA BESTE SINDIKATUEI
ELA, CCOO ETA UGTri negoziazio kolektiboa defendatzeko proposamen integrala egin diegu:

1. Negoziazio eremu guztiak defendatu, Euskal Herriko ahalik eta langile gehienek euren esparruan lan baldintzak eta soldatak negoziatu ahal ditzaten
2. Gutxieneko edukiak bermatu. Erreferentzia moduan lau sindikatuok sinatu ditugun sektore mailako 5 hitzarmenak hartu ditugu: soldata igoerak, KPIa erreferentziatzat hartuta eta erreformaren aurrean blindatzeko klausulekin: ultraaktibitatea luzatu eta deskuelge kalusuletan derrigorrezko arbitrajerik ez.
3. Mobilizazioan oinarrituta. Borroka ezinbestekoa da patronalaren blokeoa gainditzeko eta aurreko puntu biak posible izateko. Mobilizazioa erreformaren aurrean blindatu ahal izateko berme bakarra da. 

Hori dela eta, beste sindikatuei dei egin diegu estrategia orokor honen aldeko borroka planteamendua adostu dezagun. Euskal Herriko langileriak merezi du.

Uztailaren 7an indarraldia galtzen duten hitzarmen guztietako sektoreen borroka bateratzean datza proposamen hau, erantzun indartsu eta sendoagoa eman ahal izateko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan metalean egingo den grebatik tiraka, ekainaren 21ean beste sektore guztiek ere mobilizazio handi batean bat egin dezaten proposatu dugu, “sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan” lelopean. Honekin batera, 28an ere sektore hauetan mobilizazio eta lanuzteak burutzea proposatu dugu.

LABek langile guztiei dei egiten die ekainaren 21ean eta 28an mobilizatu daitezen, ezein plantilla, handia edo txikia izanda ere, edozein sektoretakoa, ez dadin gelditu hamarkadetan zehar negoziazio kolektiboa eta gure konbenioak ezaugarritu dituen erreferentziarik gabe. Posiblea da eta lortu egingo dugu!

Confebask, Adegi, Cebek, Sea eta gainontzeko patronalek ozen entzun dezatela gure mezua:

EZ DIEGU GURE LAN BALDINTZEI UKO EGINGO!
GURE HITZARMENAK DEFENDATU EGINGO DITUGU, ORAIN ETA UZTAILAREN 7aren 
ONDOREN ERE!
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.