Krisia edo lapurreta finantziaroaren aitzakia pean gobernuak neurri onartezinak inposatzen ari dira Europar Batasunean. Estatu espainiarrean ezagunak dira hainbat telebista publikotan hartu diren kaleratze neurriak medioen kontrol politikoa bermatzeko, edota besterik gabe dirua “aurrezteko”.
Askoz ere larriagoa da Grezian gertatutakoa. Hain zuzen ere Troikaren morroi den gobernuak telebista publikoa erabat ixtea erabaki baitu. Aitzaki eta eufemismo zurrunbilotik garbi gelditzen da han ere zerbitzu publikoak Kapitalaren esku uzteko estrategia, baina kasu honek badu beste konponente politiko bat, komunikabide publikoek edukitzen ohi dutena, komunikazioaren kontrola alegia. Gobernuak komunikabidea erabat eraitsi eta berriro abiatuko omen du beste proiektu bat, gertuagoko profesionalekin jakina. Hala, txalogarria da bertako langileek hartutako erabakia, borrokatu eta boterearekin kritikoak diren emanaldiekin jarraitzea.
Salaketa hauek aprobetxatuz ez dugu EITB aipatu gabe utzi nahi. Izan ere %26ko diru murrizketa egitea erabaki baitu Urkulluren gobernuak. Sektorean eta azpikontratetan kaleratzeak eta EEEak ematen ari dira (Sodexo, M4F…), eta Etxe barruan behin-behineko kontratazioak amaitzeaz gain (Eusko Irratian kolpez, ETBn ttanttaka…), ez dute plantilla benetan mantentzeko asmorik, soilik kontratu finkoak antza. EITB eta sektore osoaren berregituraketa inposatu nahi du Urkullu-Ortuzarren gobernua-alderdiak, eta helburua soilik ekonomikoa ala politikoa ere baden ez dago garbi, biak ala biak onartezinak beti ere.
{module[111]}