2025-04-14
HomeIndustriaEraikuntzaELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Bizkaiko Hormigoi eta harrobien sektorean lanuztea...

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Bizkaiko Hormigoi eta harrobien sektorean lanuztea deitu dute hilaren 20an

Bizkaiko hormigoi eta harrobien sektoreko patronalarekin izandako azken bilerak negoziazioetan ez dela aurrera biderik ikusita ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, lan zentruetan batzarrak egin ostean, ekainaren 20rako, langileen lan baldintzak blindatzeko asmoz, 24 orduko lanuztea egitea erabaki dute.

Lau sindikatuen arabera azken bileraren ostean agerian geratu da malgutasunari, soldata deskuelgeari eta lan baldintzen inaplikazioari lotutako artikuluetan patronalak erakutsi duen zurruntasuna eta honen aurrean, sektoreko langileen lan baldintzak blindatu asmoz, borrokaren bidea hauta dute.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: