2024-11-22
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaGipuzkoako salgaien garraioko langileek lanuzte eta mobilizazio eguna dute gaur

Gipuzkoako salgaien garraioko langileek lanuzte eta mobilizazio eguna dute gaur

LAB, CCOO, UGT eta HIRU sindikatuek 4 orduko lanuztea deitua dute gaurko Gipuzkoako salgaien garraio sektorean goizeko 9:00etatik 13:00etara. Goizeko 11.00etan manifestazioa egingo da Bulebarretik abiatuta, herrialdeko lan hitzarmenaren eta sektorearen defentsan.

Aste hasieran emaniko prentsaurrekoan adierazi zuten moduan, 2009.urtetik hitzarmena berritu gabe dute sektoreko langileek, eta beraz, egun dituzten soldatak eta lan baldintzak 2009.urtekoak dira. Sindikatuek Guitrans patronalaren jarrera kritikatzen dute, "oztopatzailea" dela iritzita. Patronala uztailaren 7 noiz iritsiko zain dagoela salatzen dute, "hitzarmena bertan behera geratu eta sektorea guztiz desarautzeko."

Horregatik guztiagatik, 4 orduko lanuztea, 09.00etatik 13.00etara, egingo dute bihar sektoreko langileek Gipuzkoan. Goizeko 11.00etan manifestazioa egingo da Bulebarretik abiatuta, herrialdeko lan hitzarmenaren eta sektorearen defentsan.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.