2024-07-23
HomeEkintza SindikalaArratia enpleguaren defentsan kalera irten zen larunbatean

Arratia enpleguaren defentsan kalera irten zen larunbatean


Lanpostuen defentsan greba mugagabean diren FCC-Alfus eta Incoesa enpresetako langileek deitutako manifestazio deialdiari jarraituz mila arratiar inguru irten ziren kalera pasadan larunbatean enpleguaren defentsan Arratia borrokan dela ozen esatera.

Manifestazioa arratsaldeko 18.30etan irten zen INCOESA enpresatik (Bedia) eta FCC ALFUS enpresan itxialdian 24 egun bete dituzten bi delegatuekin batu ostean Bediako plazan amaituko zen protesta.

Bediako plazan bi delegatuek eta bi enpresetako enpresa batzordeko bozeramaleek hartu zuten hitza. Ekitaldian Arratiako eskualde osoaren etorkizuna defendatzeko bide bakarra borroka eta mobilizazioa dela eta horretan jarraituko dutela aldarrikatu zuten.

Bediako FCC ALFUS eta INCOESA enpresetako langileek deitutako mobilizazioak eskualdeko lantegi ezberdinetako enpresa komiteen atxikimendua jaso zuen, besteak beste,  Cementos Lemona, Araluce, Hierros Sancho, Forjas Unida, Ormazabal, Manufacturas Alfe, Aliasa, CIE Tarabusi, Tecnichapa, Gea Ibérica, TMC

Horiekin batera, LAB eta ELA sindikatuen eta murrizketen aurka eta eskubide sozial eta laboralen alde diharduen ARRATIA LAN ETA BIZI! Plataformen babesa jaso zuen.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.