2024-11-23
HomeUncategorizedGreba orokorraren deialdia jarraipen zabala izaten ari da

Greba orokorraren deialdia jarraipen zabala izaten ari da

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuok aurreneko balorazio batetan greba erantzun zabala jasotzen ari dela baiezta dezakegu. Orokorrean, industrian jarraipen zabala du, gehienbat enpresa handietan. Irakaskuntzari dagokionez, grebak atxikimendu ugari jasoko ditu, kontutan hartzen baditugu ikastetxe bakoitzeko aurreko eguneko asanbladen emaitzak. EITBn grebaren deialdiak babes oso handia jaso du, gutxieneko zerbitzuak bakarrik bete direlarik.

BIZKAIA

Bizkaiko industrian eragin handia izaten ari da greba. Eskualde ezberdinetako enpresa esanguratsuak greban daude. Adibide gisa Estampaciones Metálicas Bizkaia, CIE Udalbide, Camelot, Ormazabal, Mesa, Técnicas Hidráulicas, EGT, MFS Trapaga Sintering, Gea Ibérica, Tecnichapa eta beste batzuk itxi dute.

Cemosa, Mead, Cementos Lemona eta Arkema greban dira. Grebara gehitu dira ere Cafés Baqué, Artiach, Ekonor, Hijos de Lorenzo Sancho, Unilever…

Sektore publikoan udaletxe eta diputazioko zentroetan jarraipen zabala hasi da ematen, baita irakaskuntzan ere. Sozio-Sanitario eremuan, gutxieneko zerbitzuak baldintzatuta ere, adineko pertsonen egoitzak grebarekin bat egiten ari dira nagusiki. Garraio publikoari dagokionez, Eusko Tren edo PESAn zerbitzu minimoak bakarrik izango dira.

GIPUZKOA

Gipzukoan greba atxekimendu handia jasotzen ari da. Herrialdeko enpresa garrantzitsuenak ateak ixten ari dira eskualde guztietan. Batez ere industria sektorean somatuko da eragina; CAF, INDAR, RODISA, NIESSEN, EZTANDA , TS Fundiciones, Angel Iglesias (Ikusi), Industrias Auxiliares, Elay Industrial, Fundiciones Wind Energy Casting, Muskgo, Cementos Rezola, Sarriopapel eta Unipapel adibide batzuk besterik ez dira Gipuzkoako industria poligonoetan ikusiko denaren seinale.

Eraikinen garbitasun publikoak gehiengo zabal batez grebarekin bat egin du. Era berean Mª Cristina eta Londres hotelak eta Berkha, Autogrill eta Olaberriako Carrefour.

Aipatu behar dugu udaletxe eta instituzio publikoetako langile gehienek grebarekin bat egingo dutela. Irakaskuntza publikoan izango duen arrakastaz aparte, itunpeko zentroetan eragin handia izango du deialdiak asanbladatan aurrez harturiko erabakien arabera. Sozio-sanitario eremuan, gehiegizko zerbitzu minimoak izanik, ia erabateko jarraipena du une honetan grebaren deialdiak.

ARABA

Enpresa handietan (Mercedes, Michelin,….) jarraipen zabala espero da. Beretta Benelli Iberica, Wind Energy Casting Fundiciones, Alestis, CIE Gameko eta Arcelor Savatierrak ixtea erabaki dute eta Aiarako eskualdean Inausa, Jez, Talleres Gometegi eta Kider-eko langileek grebarekin bat egin dute. Era berean, Bacalaos Gaytan eta Unilever Foods greban dira.

Ugariak dira ere Arabako Udal eta ikastetxe ezberdinetako langileek grebari erakutsitako atxikimendua. Bestalde, Gasteizko eremu publikoaren lan zentroetako langileak ere bat egiten ari dira grebaren deialdiarekin (Udaletxea, Aldundia, Eusko Jaurlaritza…).

NAFARROA

Bortzirian lanuztea ia erabatekoa da, inguruko enpresa handiek grebarekin bat egin dutelarik: Arcelor, Zalain, Funvera, Savera….

Sakanako eskualdean greba oso zabaldua dago, Magotteaux, Viscofan, Envasados Eva, Norten… Leitzan ere bertako enpresa handiena, Sarrió Pape,l geratu egin da.

Erriberan Inabonos, Ximenez y Cía gehiengoz geratu dira eta neurri txikiagoan Trenasa, SKF, KPF…

Tafallaldean Fagor Luzuriaga, Pelzer del Norte, netto Tafalla, GKN Zarrakaztelu eta abar esanguratsua den lanuztea erakusten ari dira.

Iruñerrian grebak erantzun handia izan du bertako enpresa handietan, haranola Papelera San Andres Newark edo Industrias Cárnicas de Navarra, KYBSE, Kayaba, TRW, Faurecia, Pamplonica eta abar. Zabala erantzuna ere Auxiliar Galvanotecnia, Uscal, Ziraba….

Lanuztea eragina nabarmena izaten ari da Zerbitzu Publikoetan, bereziki Hezkuntzan eta Tokiko Administrazioan. Iruña, Zizur Nagusia, Burlata, Atarrabia, Altsasu, Lesaka edo Tuterako udaletako langileek grebari atxikimendua erakusten ari dira.

2013.eko Maiatzaren 30ean

ELA-LAB-ESK-STEE-EILAS-EHNE-HIRU-CNT-CGT

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.