2024-07-06
HomeUncategorizedLABek Nafarroako Kutxako aitzinako egoitza eta Diputazioa lotu ditu 180 metroko txorizo...

LABek Nafarroako Kutxako aitzinako egoitza eta Diputazioa lotu ditu 180 metroko txorizo baten bidez


Maiatzaren 30ari begirako ekintza ikusgarri baten bidez, LAB sindikatuak Carlos III.ean dagoen Nafarroako Kutxako egoitza ohia eta Diputazioa lotu egin ditu 180 metroko txorizo baten bidez. Txorizoa Arbizun fabrikatu da, 15 metroko urdaiak batuz, eta Grebaren egunean banatuko da, 19:30etan, Diputazioaren aurrean egingo den eserialdi eta txorizadan. Igor Arroyok Maiatzaren 30eko grebarako deia egin du, "txorizoak bota eta erregimen ustel eta antisozialarekin amaitzeko". 

Ekintzan zehar, LABeko bozeramaile Igor Arroyok "Nafarroako 7 lehendakarietatik 5 epaitegietatik pasa direla edo pasako direla" salatu du. LABen iritziz, Nafarroan erregimen ustel eta antisoziala indarrean dagoela erakusten du: "Foru Hobekuntza herritarrei bizkarra emanez inposatu zuten, eta herritarren bizkar aberastu egin dira urte hauetan guztietan zehar. Murrizketak inposatzen zizkiguten bitartean, UPN eta PSNko politikariak diru asko irabazten ari ziren Nafarroako Kutxa eta beste instituzio batzuetan".

LABek "Barcina eta Maya txorizoen dimisioa" eskatu du, baita "erregimen antisozial eta ustelaren amaiera" ere. Hauxe izango da, hain zuzen ere, Maiatzaren 30eko Greba Orokorraren aldarrikapenetako bat.   

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mecanerretik makinak ateratzen hasi dira, eragileok eskaturiko alternatiba aztertu barik

Urdulizko lantegiaren etorkizuna bermatzeko trantsizio ekosozialaren aldeko eragileok mobilizazioa egin dugu gaur fabrikaren aurrean.

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.