2024-12-22
HomeIdazkaritzakEuskara IdazkaritzaLABek dei egiten die Lanbide Heziketako ikasleei D ereduan matrikulatu daitezen

LABek dei egiten die Lanbide Heziketako ikasleei D ereduan matrikulatu daitezen

Gaur, maiatzak 27, Euskal Autonomi Erkidegoan Lanbide Heziketako matrikulazio aldia irekitzen da eta LAB sindikatuak Lanbide Heziketako ikasle berriak D ereduan matrikulatzeko deia egiteko eskaera luzatu nahi die.

Urteak pasa dira hizkuntz ereduen sistema (A, B eta D) martxan jarri zela irakaskuntza ez unibertsitarioaren etapa ezberdinetan. Urte luze hauetan, pausoz pauso, D eredua indartzen joan da ia etapa guztietan eredu nagusi bilakatu arte. Hizkuntza ereduen sistemak euskararen ezagutza bermatzeko (D ereduan ikasten duten ikasleen %33a oraindik orain ez da euskalduntzen) dituen hutsuneak ahaztu gabe, DBH zein Batxilergo ikasketak euskaraz (edo euskal ereduan) amaitzen dituzten ikasleen kopuruak gora egin du, D ereduaren matrikulazioak gora egin du. Eredu euskaldunetan matrikulatzen den ikasle kopuruaren igoera horrek, ordea, ez du pareko islarik Lanbide Heziketaren eskaintzan.

Hurrengo ikasturterako, Lanbide Heziketako eskaintza:

A D Eredu mixtoa Guztira A (%) D (%) Eredu mixtoa (%)
Araba 81 4 32 117 69,23 3,42 27,35
Bizkaia 215 32 108 355 60,56 9,01 30,42
Gipuzkoa 67 89 101 257 26,07 34,63 39,30

A eta D ereduetako eskaintza ikusirik eta eleaniztasuna guztion ahotan dagoen honetan, nekez lortuko dela euskaldun eleanitzak sortzea euskararen ezagutza bermatzen ez duen eskaintzen bidez.

Aparteko azterketa merezi du AD edo eredu misto gisa ezaguna den eskaintzak. Oinarrian, AD eskaintzak ikastetxe horretan A eta D ereduak eskaintzen direla adierazi nahi du. Gela osatzeko legeak ezartzen duen kopuru minimora iristen ez diren kasuetan (azken urteetako murrizketek gogortu dituzten kopuruak), eredu mistoaren aukera ematen da. Eredu mistoa gaztelerazko ziklo bat da non D ereduaren aukera egin dutenek modulu batzuk euskaraz jaso ahal izango dituzten. Eredu mistoa, euskaldun kopuru txikia duten zonalde soziolinguistikoetarako edota hiriburuetarako irtenbide gisa planteatzen da. LAB-en iritziz, ordea, azken urteetan D ereduak izan duen igoerara (eta horrek sortzen duen errealitate soziolinguistiko berrira) egokitu eta bide horretan garatu ez den eredua da, askotan inor kanpoan ez uzteko aitzakian euskarazko ereduaren kaltetan ezartzen dena, euskara bere lurraldean baztertzen duena.

Euskarari dagokionez, Lanbide Heziketako argazkia izoztua gelditu da, arrotzak zaizkigun eta zaharkituak gelditu diren lege eta arauek ezartzen duten galgaren baitan, ez aurrera eta ez atzera. Egoera honen erakusle, Hezkuntza Sailaren menpeko irakasleen %70-80-k 2. hizkuntza eskakizuna edukitzea eta soilik lanpostuen %30-20ean eskatzea, irakasle hauen lan itxaropen eta aukerak guztiz kaltetuz.

Zorionez, legeek egin ez dutena, irakasleen ahaleginari esker eta herri ekimenetik egiten ari da. Materialgintza arloan, eskuliburu eta material ezberdinak euskaratzeko muxutruk egiten den lana, Ipar Euskal Herriko ikasleei lanbide heziketa euskaraz egiteko mugikortasun programak martxan jartzea… Eguneroko lan horrekin, egunez egun Euskal Herriak behar duen eredua eraikitzeko baldintza berrik sortzen ari gara. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko oztopo zaizkigun legeak gainditu eta eredu euskalduna egunez egun eraikitzen goaz.

Lanbide Heziketaren euskalduntzeak funtsezko ekarpena egingo dio lan munduan euskararen normalizazioari. Era berean, lan zentroetan martxan jartzen diren euskalduntze plangintzak edota langileen iniziatibei hauspoa ematen die. Horretarako, Lanbide Heziketak bere osotasunean euskalduntzeko, egoera irauli eta plan integrala behar du, besteak beste, euskarazko eskaintza ziurtatu dadin, lanpostuen hizkuntza eskakizunak epe arrazoitu batean aldatu eta euskararen ezagutza derrigorrezkoa izan dadin, ikas-material euskalduna sortzeko (eskuliburuak, aplikazio informatikoak,…) , enpresetako praktikak ere euskaraz egin ahal izateko, eskola eta lan munduaren arteko euskalduntze prozesuek elkarri elikatu diezaioten…

Hau guztia errealitate bilakatzeko, euskaraz ikasi, lan eta bizi biziko diren ikasleek, herritarrek hartu behar dute hitza. Testuingurura bueltatuz, deialdi honekin amaitu nahi dugu: datorren ikasturtean Lanbide Heziketa aukeratu eta ziklo bat burutuko duen orori, D ereduan matrikulatzeko deia egin nahi diegu, etorkizun oparo eta kalitatezko enpleguaren alde gaurdanik urratsak emateko.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...