2024-11-23
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakLAB ez da biharko Mahai Orokorreko bilerara joango

LAB ez da biharko Mahai Orokorreko bilerara joango

Urkulluk eta Erkorekak Jaurlaritzako langileen lanaldia handitu eta 2.000 lanpostu suntsitzearekin tematuta darraite eta baldintza hauetan LAB ez da biharko Mahai Orokorreko bilerara joango. Goizeko 10etan protesta deitu du LABek Lakuan.

Jaurlaritzako Lan Harremanen Zuzendaritzatik biharko Mahai Orokorreko bilera berri baten deialdia luzatu digute sindikatuoi. Bilerarako gai ordena maiatzaren 2ko bilerara aurkeztu zuten berbera da; bilera hartan Mahai Orokorrean ordezkaritza dugun sindikatu guztiok lanaldia handitzeko Jaurlaritzak ezarritako dekretua atzera botatzeko eskaria luzatuta negoziazio mahaitik altxatzea erabaki genuen, negoziazio mahaitik altxatu harik eta dekretazo hura atzera bota arte. Areago, maiatzaren 11n Jaurlaritzaren zerbitzu publikoetan ordezkaritza dugun sindikatu guztiok deituta manifestazio oso jendetsuak burutu genituen dekretua atzera botatzeko aldarrikapenaz. Esan egin behar da manifestazio hauetaz gain zerbitzu publiko guztietan kolektibo guzti-guztiak ari direla mobilizatzen egun batean bai eta baita hurrengoan ere; dekretuz ezarri nahi duten neurria hain da larria eze aspaldi ez bezalako konfliktibitate maila topatzen eragin du Jaurlaritzaren dekretu honek.

Mahai Orokorreko deialdi honenbestez Urkulluren gobernuak gehiengo sozialari dion errespetu faltaren seinale garbia dugu, Urkulluren gobernuak entzungor egiten digu Mahai Orokorreko sindikatuoi, entzungor zerbitzu publikoetako sindikatu guztioi, entzungor langile guztioi, entzungor dekretua atzera botatzeko exijitu zion Legebiltzarrari, eta entzungor kalera ateratzen ari diren kolektibo guztiei.

Gobernu honetako eledunek diskurtsoetan beraien helburua enplegua sortzea dela esaten duten arren praktikan eta bere eremuan enplegua suntsitu egiten dute, dekretua aplikatuz gero 2.000 lanpostu inguru suntsituko dituzte. Honenbestez Jaurlaritzaren jokabidea negoziazio kolektiboari dioten errespetu faltaren seinale ere bilakatzen ari da. Jaurlaritza bere aurpegirik gogorrena erakusten ari da: negoziatzeko eskubidea urratu eta dekretu bidez inposatu, eta enplegua suntsitu.

Zerbitzu publikoak suntsitzeko eta murrizketak egiteko asmoa dutenei horretarako prest ez gaudela, eta murrizketak nola aplikatu erabakitzea helburu duten negoziazioetan ez garela sartuko berriro ere diogu LABetik.

LABek gure zerbitzu publikoen sistema garatu eta hobetu beharra dagoela, politika publikoen norabidea aldatuz gero horretarako diru publikoaren inbertsioa egitea badagoela, eta alde horretatik zerbitzu publikoetan enplegua suntsitu ez baizik eta guztiz kontrakoa, enplegu publiko berria sortzeko beharrizana eta sortzeko aukera badagoela aldarrikatzen jarraitzen dugu.

Beraz, Jaurlaritzak biharko deitu duen Mahai Orokorreko bilerara LAB ez gara joango eta biharkoan ere goizeko 10etan Lakuan mobilizatzeko deia iragartzen dugu. Era berean, Urkulluren jokabide hau salatzeko eta enplegu publikoaren defentsaren izenean ere Maiatzaren 30eko Greba Orokorrean kalera mobilizatzera dei egiten dugu.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.