2024-11-23
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaItxialdiko seigarren eguna Alfus-FCCen

Itxialdiko seigarren eguna Alfus-FCCen

Gaur seigarren eguna da Alfuseko langileek itxialdian daramatena, eta ugari izan dira jaso dituzten elkartasun adierazpenak. Langileek mobilizazioekin jarraitzeko borondatea erakutsi dute.

Maiatzaren 16an Bediako Plenoan Bilduk satutako mozioa onartu zuten eta udaletxeak konpromisoa hartu du enpresari gutun bat bidaltzeko bere posizionamendua adieraziz, EREaren kontra eta enpleguaren defentsan. Enpresa kanpoan txandak egiten ari diren langileei, materiala eskeini diete eraikitzen ari diren txabola konpontzeko. Bediako auzokide batzuk ere lagundu diete.

Bilduko zinegotziak langileekin hitzegitera hurbildu ziren enpresara. Ostiralean Cementos Lemonako Enpresa Batzordeko kide batzuk hurbildu ziren, baita ere Indusal Enpresa batzordeko LABeko delegatuak.

Alfuseko langileek eskerrak eman nahi dizkiete hurbildu eta bere elkartasuna adierazi duen mundu guztiari.

FCCren aldetik ez dago berririk, ez dute negoziazioaren aldeko keinurik egin, baina langileek argi daukate indartsu daudela eta aurrera egingo dute enpresa Enpresako Batzodearekin eseri dadin.

MOBILIZAZIOAK:
Gaur goizean kontzentrazioa burutu dute Getxoko epaitegian, langile borrokaren kriminalizazioa salatuz.
MAIATZAK 22: Bilboko Gugenhein museoan kontzentrazio bat 11:00tan
MAIATZAK 23: Bilboko metroko bulegoetan kontzentrazioa 10:30 tatik 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.