2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaMaiatzak 24 Greba Gipuzkoako Metalgintzan

Maiatzak 24 Greba Gipuzkoako Metalgintzan

Metaleko hitzarmen kolektiboa arrisku bizian dago. Negoziazioak etenda daude pasa den apirilaren 9tik eta ez dago beste bilerarik egiteko datarik. Sindikatu guztiok oso gogor kritikatu dugu ADEGIren jarrera. Metaleko hitzarmenean lan erreforma azken muturreraino aurrera eramaten dabil patronala. Lan erreforma berak zehazten du, datorren uztailaren 7a baino lehen akordio bat erdietsi ezean, hitzarmena desagertuko da.

Desagertuko balitz, 30 urte baino gehiagoko borrokan irabazitako eskubide guztiak galduko genituzke. Estatuko Metalgintza Hitzarmena ezar liezagukete, eta estatu mailakorik ezean, Langileen Estatutua. Honekin batera ezarriko liguketen urteko soldata 8.979 €takoa izango litzateke 1. mailako ofizial batentzat, 1826 ordutako lanaldia eta hitzarmenak ematen dizkigun eskubide gehienak galduko genituzke (baimenak, batzarrak, Geroa…).

Bere desagertzeak sektoreko enpresa guztietako langile guztiengan ondorio latzak ekarriko lituzke. Bere desagertzeak ez dio mesederik egiten inori. 

LABek, egoera honen jakitun, datorren maiatzaren 24rako metalgintzako sektorean greba egitea erabaki du. Patronalak greba honi entzungor egingo balio, beste batzuk burutuko dira datozen asteetan.

Herrialdeko hitzarmenak, gaur egun, sektoreko langileen eskubideak bermatzeko ezinbesteko tresna dira. Sektoreak hitzarmen bat behar du alde batetik lan harremanak arautuko dituena eta bestetik erreformaren aurrean langileak babestuko dituena.

Ez dugu legearen kontra doan ezer eskatzen ezta beste sektoreetan, Gipuzkoako paperean edota Bizkaiko Gasolindegietan esate baterako, jada sinaturik ez dagoena ere.

24an sektoreko langile guzti-guztiok ADEGiri mezu argia eta ozena bidali behar diogu. Sindikatu guztiak esaten dioguna entzun egin behar du. Lan erreformaren inguruan duen jarrera itxia alde batera utzi behar du.

Datorren hilaren 30an ere greba orokorra dago eta beste arrazoi guztien artean, guretzat ere, zalantzarik gabe negoziazio kolektiboaren defentsarako eguna izango da eta gure kasuan metaleko hitzarmenarena ere bai.

Hitzarmenaren defentsan denok mobilizatzen bagara, hau geldiezina da eta ADEGIk badaki.

Beraz 24an eta 30an Gipuzkoako metaleko langile guztiak kalera! Gure hitzarmenarekin, gure eskubideekin konpromezu bat daukagu. Duintasunarekin hitzordua daukagu.

Herrialdeko hitzarmena defenda dezagun!
Geurea ! Guztiona !

 

LAB SAREAN
{module[111]}

EUSKARRIAK
 Infoa
 Kuña

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.