2024-07-03
HomeUncategorizedMaiatzaren 30eko Greba Orokorra erregistratu dute gaur Donostian eragile sindikal eta sozialek

Maiatzaren 30eko Greba Orokorra erregistratu dute gaur Donostian eragile sindikal eta sozialek


Maiatzaren 30eko Greba Orokorra deitu duten eragile sindikal eta sozialek deialdia erregistratu dute gaur Donostiako Eusko Jaurlaritzako Lan Delegaritzan. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, bizi dugun egoerak baduela alterbatiba gogoratu, eta alternatiba hori eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzetik etorriko dela azpimarratu du. Bide horretan, langile eta herritar guztiei Maiatzaren 30eko deialdia lantokiz-lantoki eta herriz-herri lantzea eskatu die. 

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia


LAB SAREAN
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.