2024-07-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakLAB sindikatuak bat egiten du langabetuen plataformek larunbat honetarako deitutako mobilizazioekin

LAB sindikatuak bat egiten du langabetuen plataformek larunbat honetarako deitutako mobilizazioekin

Hego Euskal Herriko langabetuen plataforma desberdinek (Abian Sankana, Iruñerriko langabetuen kolektiboa, Gipuzkoako eraikuntzako langabetuen kolektiboa eta eskubide sozialen aldeko Berri Otxoak plataforma bizkaitarra) larunbat honetarako Iruñea, Donostian eta Bilbon deituak dituzten mobilizazioei atxikimendua eman nahi die LAB sindikatuak.
Kolektiboko kideek adierazi bezala, Euskal Herrian enplegua sustatzeko, egungo politikak aldaketa behar dute. Bestelako politika batzuren beharra dago, murrizketekin amaitu, bazterketa sozialari aurre egin, eskubide sozialen bermea ziurtatu eta hedatuko duten politikak behar ditugu, aberastasunaren banaketa bultzatuko dutenak.

Konpromisoak har ditzan eta aldarrikapen horiek guztiak bere egin ditzan langabetuen plataformetatik klase politikoari egiten zaion interpelazioarekin bat egiten du LABek eta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die herritarrei, langile guztiei. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.