2024-07-22
HomeUncategorizedGasteizko LABeko delegatuek Greba Orokorra prestatzeko batzarra egin dute

Gasteizko LABeko delegatuek Greba Orokorra prestatzeko batzarra egin dute

LABeko delegatuek batzarra egin dute gaur Greba Orokorraren deialdia prestatu eta jendarteratzeko helburu bikoitzarekin. Hala LABeko militantzia osoarentzat lantegi, ikastetxe, lan zentro eta abarretako langile batzarrak prestatzeko baliagarri izango zaizkion ardatz nagusiak aurkeztu dira.

Deialdi orokorraren diseinua, gutun sozialaren eduki eta helburuak eta gainontzeko sindikatu edota jendarte eragileekin adostutako konpromisoak lehen edukia izan dira, batzarrera bertaratutako delegatuek eztabaidari ekin aurretik.

Era berean ezker abertzaleko gainontzeko kideekin antolatutako Greba Batzordeekin tresnak eta funtzionamendua azaldu dira, aste honen zehar Gasteizko auzoetan osatuko diren Greba Batzordeak alegia.

Azkenik, behin batzarra amaituta SEAren egoitzaraino giza-katea egin da «NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN ALDE- M-30 GREBA OROKORRA» lelopean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.