2024-07-23
HomeZerbitzu PribatuakBidaiarien garraioaBidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordioa lortu da

Bidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordioa lortu da


Bidaiarien garraioaren Gipuzkoako hitzarmen probintzialean aurreakordio batetara iritsi dira patronala eta LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuak. Aurreakordioak LAB sindikatuak eskatzen zituen oinarrizko eskakizunak jasotzen ditu eta ondorioz, balorazio oso positiboa egiten du. 

Aurreakordiak jasotzen dituen eta LABek oinarrizko bezala planteatutako eskakizunak

  • Erreformaren aurkako blindajearen puntu nagusienak jasotzen ditu aurreakordioak, hau da, 3 urteko ultraaktibitatea eta deskuelge unilateralaren aurkako klausula
  • 2006/2008 urteeta kpi+0,7 ko soldata igoerak eta 2009/2014 urteetan kpi –aren araberako soldata igoerak.
  • Aurreko hitzarmenean jasota zeuden gainontzeko puntuak indarrean jarraitzea.

Aurreakordio lortze bidean LABek 3 gako azpimarratu ditu

  • LAB sindikatuak aurreakordio lortze bidean langileen borroka eta konpromezua izan direla ardatz nagusi azpimarratu du, eta bereziki LABeko militanteen ezinbesteko lana goraipatu du.
  • Avitrans patronalak azkenean sektorearen bideragarritasuna bermatzeko hitzarmen probintzial duin baten beharraz ohartu izana ere baloratu nahi izan du LABek.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak izandako jarrera positiboa eta irtenbide baten bila eskaini duen laguntza azpimarratu eta eskertu du.

Hitzarmen probintzialen alde beste sektoretan borrokan ari diren kideak ere gogoan izan ditu LABek, eta borrokan tinko jarraitzeko deia luzatu die. Bidaiarein Garraioan ikusi den bezala langileon borrokaz helburuak lor daitezkela demostratu baita.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.