2024-07-22
HomeHerriak du hitza eta erabakiaLABek dei egin dio PNVri abertzaleen arteko akordio politiko bat bultzatu dezan,...

LABek dei egin dio PNVri abertzaleen arteko akordio politiko bat bultzatu dezan, krisiari irtenbidea hemen eta bertako eragileen artean eraikitzeko


Raxoiren Gobernuak erreforma eta eraso berriak iragarri ditu, EAE aurrekonturik gabeko eskenatoki batean gaude eta langabezi datuak beldurgarriak dira. Egoera larri honen aurrean AINHOA ETXAIDE LABeko idazkari nagusiak, eta BEA MARTXUETA politika sozialetako idazkariak, pasa den asteak utzitako hiru titular nagusi horien gainean LABen irakurketaren berri eman dute.

Madriletik eraso berriek egoera larritu besterik ez dute egingo, noiz eta hemengo gobernuak krisi egoeran daudenean: Nafarroako Gobernua ustelkerian itota PSNrekin gobernu ituna egin nahian eta EAEn Urkullu aurrekonturik gabe, akordio politikoak eraiki nahian.

Gauzak horrela, LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek interpelazio zuzena egin dio PNVri: "Ez dezala Barcinaren bidea hartu, baizik eta egin dezala hautua Euskal Herrian bide berri eta propioa abiatzeko, horretarako gehiengo abertzale parlamentarioa badagoelako".

Bide propioa eraikitzeko akordioak jaso beharreko elementuak

1.-Politika propioak egiteko eskubidea defendatzea eta babestea madrilen aurrean.

• Aurrenkontuak hemen egiteko eskubidea, parlamentuaren esku dago aurrekontuen gaineko erabaki guztiak hartzea, defizita eta gastuaren maila baita ere.
• Bertako instituzioei dagokie bertan aplikatuko diren politika ekonomiko, sozial eta laboralak finkatzea. Hemen finkatu behar dira adostasunak lortuz eta erabakiak modu demokratiko batean hartuz.

2.- Krisiaren irtenbidea hemen eraikitzeko prozesua adostea

• Zeintzuk diren behar diren akordioak.
• Zeintzuen artean eraiki behar diren.
• Nola antolatuko den eztabaida eta negoziazio guzti hori.

3.- Europan interlokuzio propioa euskal eremuari buruzkoak zuzenean negoziatzeko eta adosteko.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.