2025-04-14
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaSalgaien garraioaren hitzarmen probintzial duin baten alde borrokarako deia

Salgaien garraioaren hitzarmen probintzial duin baten alde borrokarako deia

Garraio sektorearen azken urteetako bilakaera eta uztailaren 7an izan dezakegun balizko agertokiaren aurrean, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok elkarretaratzea egin dugu gaur GUITRANS Gipuzkoako patronalaren egoitzan aurrean. 

Sektoreak berezko dituen arazoez, hots, gasoilaren prezio altua, lehiakortasun desleiala, faltsuak diren kooperatiben sorrera… horiez haratago, Estatuko Gobernuak negoziazio kolektiboan eginiko eskusartzeak kinka larri baten aurrean jarri eta galdera bat erantzutea behartzen gaitu: Gipuzkoako sektore honetako langile guztiok hitzarmen probintzial duin bat izan nahi dugu?

Sindikatuon erantzuna argia da, BAI. Eta lortu beharreko hitzarmena duina izan dadin bete beharreko baldintzak argi dauzkagu:

-Sinatutako hitzarmena beteko denaren bermeak izan, beraz, Gobernutik inposaturiko erreformen aurrean hitzarmena “blindatzea” ezinbestekoa da.

-Langileek sortu ez dituzten arazoen kalteak ez ordaintzea, beraz KPI-aren araberako soldata igoerak izatea.

-Indarrean dagoen hitzarmenaren edukietan inongo murizketarik ez izatea.

Sindikatuok sektorea bideragarria izan dadin, Gipuzkoako langile guztiek hitzarmen baten babesa izan behar dutela deritzogu, horrela izan ezean, zuzenean amildegira eramango gaituen soldaten jeitsieraren bitarteko konpetentzia laisterketa batean sartuko bait dira enpresak, eta egoera horrek ondorio beldurgarriak izan ditzake sektore osorako.

Tamalez orain artekoan GUITRANS Gipuzkoako patronalaren jarrera ez da bide beretik joan, eta sindikatuokin eseri eta hitz egiteko ere trabak jartzen ari da. Egoera larria da oso eta ez da arduragabe jarduteko garaia beraz sindikatuok ondoko hautua egin dugu:

Salgaien garraioko Gipuzkoako langile guztiak mobilizatzera deitzen ditugu hitzarmen probintzialaren defentsan. Horretarako sindikatuok langileen asanbladekin batera adostutako mobilizazio egutegiarekin bat egitea dei egiten dugu.

Murrizketa, inposaketa eta mixeriaren kontra borrokatzeko garaia heldu da, sektorearen etorkizuna bermatu eta langileon duintasuna aldarrika dezagun, Gipuzkoako garraioa BORROKARA!!! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru Nafarroarako gutxieneko soldataren alde CENen, UGTen eta CCOOen aurrean mobilizatu dira

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek salatu dute CEN, UGT eta CCOOek uko egin diotela Nafarroarako gutxieneko soldata negoziatzeari, nahiz eta milaka langileren bizi-baldintzak hobetzea ekarriko lukeen, eta milaka sinadura biltzen hasiko dira gutxieneko soldata propioren alde.

15 langileren kaleratzearekin, akordiorik gabe amaitu da Ekide enpresako kontsulta epea

Gaur amaitzen da Arrasateko Ekide enpresako EEE negoziatzeko epea. Enpresak jakitera eman duenez, 15 langile kaleratuko ditu, besteak beste, ekonomia, antolaketa eta ekoizpen arrazoiengatik.

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena: