2025-04-11
HomeUncategorizedGasteizko Parlamentuak langile publikoen lanaldia igotzen zuen dekretua atzera botatzea onartu du

Gasteizko Parlamentuak langile publikoen lanaldia igotzen zuen dekretua atzera botatzea onartu du

Jada 10 urte igaro dira langileen borrokari esker arlo publikoan 35 orduen jarduna adostea lortu zela, eta akordio hau Gasteizko Parlamentuak legez babestu zuen. Garai horretan Gutun Sozialak lortutako babes sozial eta instituzionalaren emaitza izan zen. Gauzak horrela, EAJren gobernuak bere alde bakarrez akordioa eta legea bera dekretu bat inposatuz zakarrontzira botatzea erabaki du duela aste batzuk.

Azaleko eztabaida teknikoen gainetik lanaldia igotzen zuen neurri honek behin behineko lanpostuen suntsiketa suposatzen du.

Gauzak honela, Mahai Orokorraren menpe gauden langileok borroka ezberdinak abiatu ditugu, kalean, lan zentroetan eta instituzioetan. Hain zuzen ere, LAB sindikatutik Gasteizko Parlamentuko talde parlamentarioekin biltzeko asmoa iragarri genuen, eta halaxe jardun gara, EHBILDU, PSE, UPyD eta EAJk gaia gurekin lantzea onartuz. Hauei, gizarte eta langile publikoen artean 35 orduko lan astearen alde dagoen adostasun maila, instituzioetan ere isla izan behar duela esan genien, horretarako hauetan beharrezkoak ziren urratsak emateko eskatuz. Honi begirako proposamen zehatzik planteatu ez bagenien ere, begi onez ikusten dugu gaurkoan hiru herrialdeetako parlamentuak aurrera ateratako ez-legezko proposamena; horren ondorio praktikoak oraindik ikusteke badaude ere, politikoki eskaera horren alde dagoen gehiengoa islatu eta EAJk aldebakarrez, langileen ordezkarien babesik gabe, ezarri duen neurriaren izaera inposatzailea agerian utzi du.

Beraz, Parlamentuak hartutako erabakia txalotu eta eskertu egiten du LABek, bai eta gatazka aktibatzeko ezinbesteko mobilizazioetan aritu garen langile guztion jokabidea ere.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...