2024-07-23
HomeIndustriaMetalgintzaDeba Beheako LABeko metalgintzako delegatuak borrokan hitzarmenaren defentsan

Deba Beheako LABeko metalgintzako delegatuak borrokan hitzarmenaren defentsan

Gaur goizean, Apirilak 24, Deba Beheako metaleko delegatuek kotxe karabana egin dute, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Mendaron Gipuzkoako metalgintzako negoziazio mahaiak bizi duen blokeo egoera dela eta, Maiatzean burutuko diren greben harira, giroa berotzeko. 

Oraindik, sindikatu guztiekin ahal den eta adostasun handiena erdiesteko helburuarekin, greba egunak finkatu gabe daude. Hala ere, LABeko delegatuek mobilizazio egutegiarekin aurrera darraite.

MOBILIZAZIO EGUTEGIA

Maiatzak 3, ostirala, 19etan Plaentxiko plazan (gaztetxe ondokoa), propaganda banaketa egiteko. Bakoitza bere lantokiko buzoakin.

Maiatzak 7, asteartea, goizeko 8:30etan, Itziarren ( Correa Anaiak ondoan), propaganda banaketa egiteko. Bakoitza bere lantokiko buzoakin.

Maiatzak 10, ostirala, Elgoibarren, LABeko egoitzan, arratsaldeko 19etan propaganda banaketa egiteko Elgoibarren. Bakoitza bere lantokiko buzoakin.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Mondélezeko enpresa batzordeak enpresaren jazarpen sindikala salatu du

Zazpi hilabeteko negoziazioaren eta 44 greba egunen ostean, enpresaren jarrera guztiz zurruna izaten ari da, ez edukiei dagokienez, baizik eta langileak kikildu asmoz

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.