2024-11-22
HomeBBVA Sail SindikalaAlbisteakTxente Askasibar berehala aske utz dezaten eskatzeko elkarretaratzea

Txente Askasibar berehala aske utz dezaten eskatzeko elkarretaratzea

Txente Askasibar, BBVAko lankide jubilatua 18/98 sumario malapartatuan epaitu eta 8 urte t’erdiko kartzela zigorra ezarri zioten bere jarduera politikoagatik. Txentek 70 urte bete ditu 2012an, Salamankako Topas kartzelan dago preso.

Bere militantzia politikoagatik kartzelan bost urte baino gehiago eman ostean, etxetik urrun gainera, ez dute ez begirune ez errukirik bere adinaz, eta kartzelan jarraitzen du zigorra osoa betetzen inolako errebisio barik. Halaber, bere emazte, semeak eta senide zein lagunak kondenatu dituzte ere, astero astero 800 kilometro baino gehiago egin behar baitituzte Txente ikusteko, horrek dakarren gastu ekonomiko zein arrisku fisikoaz.

Espainikako PPko Gobernuak itsu ta gor jarraitzen du, eta gatazka politikoaren zauria sendatu baino zornea dariola mantendu nahi dutela ematen du. Txente, eta bera bezala hainbat preso politikoak (gaixo daudenak, zigorraren 3/4nak beteta dutenak, adinez nagusiak direnak …) kalean egon behar ziren JADANIK, GOBERNUAK EGUNGO LEGEDIA BETEKO BALU.

BBVAko lankideok, bere atxiloketa inoiz gertatu behar ez bazen ere, are ankerragoa baita oraindik kartzelan mantentzea. Hori salatzeko, BBVAko LABeko sail sindikalak deituta ELKARRETARATZEA egin dute Bilboko plaza Borobilean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.