2024-07-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaEnplegu publikoaren aldeko dekalogoa aurkeztu du LABek Osakidetzaren itxikeriaren aurrean

Enplegu publikoaren aldeko dekalogoa aurkeztu du LABek Osakidetzaren itxikeriaren aurrean

Osakidetzako negoziazio kolektiboaren gaineko diagnostikoa negoziaziorik ez dagoela baino ez da. Bi bilera burutu ostean, hasierako leku berean gaude: PNVk lanaldia luzatu baino ez du egin nahi eta, gaur gaurkoz, ez da gai izan zorioneko proposamena ezta idatziz ekartzeko ere.

Bitartean, Darpon kontseilariak ez du abagunerik galtzen Osakidetzako langileok eta ordezkari sindikalok iraintzeko eta gurekin gezurretan ibiltzeko. Ikuskizun tristea da hain berria den kontseilaria dagoeneko gezur borobilak erabiltzeko irtenbide errazean tematuta, negoziazioa bideratu ezinean eta gehituz doazen mobilizazioek kezkatuta. LABek exijitu egiten dio Darponi Parlamentuan Osakidetzako 30.000 baino gehiago langileei publikoki bakarmena eska diezaien.

Aurrekoetan esan bezala, LABek helburu biei eutsiko die: lehenengo eta behin, negoziazioaren joko-arauak berauek errespetatzea; eta, behin benetako negoziazioan sartuta, publiko egin dugun enplegua sortzeko Dekalogoa mahai gainean ipiniko dugu.

Bestaldetik, jakinarazi nahi dugu Osakidetzak deitutako aldebiko bileretara joateari utzi egingo diogula. Gai guztiak mahaian bertan azaldu behar dira, sindikatu guztion aurrean eta ez ilunpetan.

Bitartean, mobilizatzeari eta protestak gogortzeari ekingo diogu. Izan ere, sektoreko sindikatuok dagoeneko hasiak gara Osakidetzaren itxikeriari erantzun komunak emateko aukerari buruz hitz egiten. Era berean, Osakidetzak bere horretan jarraituz gero, lanaldiaren igoera inposatu nahian abiapuntu moduan, uste dugu sindikatu guztiok mahaitik altxatu beharko genukeela, negoziazioa bera bermaturik izan arte. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.