Ipar Hegoak argitaratutako berri duen "Euskal estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma aurkeztuko du gaur arratsaldean Jagoba Zulueta, LABeko Prestakuntza idazkariak. Saioa arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera eta streaming bidez ikusteko aukera izango da. Bihar, apirilak 25, Jose Luis Diez, Potasako langile ohiak, atzoko eta egungo borrokaz mintzatuko da.
HomeIpar HegoaAreto GorriaIpar Hegoak argitaratutako "Euskal estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma Areto Gorrian
Ipar Hegoak argitaratutako “Euskal estatuari bidea zabaltzen” liburu bilduma Areto Gorrian
0
AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS
Deskarbonizazioa enplegua suntsitzeko aitzakia gisa erabiltzen ari den honetan, benetako trantsizio ekosozialaren alde egiten dugu
Greba mugagabean hainbat egun daramaten Cementos Rezolako langileen mobilizazioetan parte hartu du sindikatuko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, eta azpimarratu du industriaren birmoldaketak langileen parte-hartzea izan behar duela oinarri. Bihar, osteguna, Cementos Rezolaren Arrigorriagako lantegira eramango dute protesta Añorgako langileek.
Etzegaraten hildako garraiolariaren heriotza eta errepideko lan istripuak salatu ditugu Iruñean
LAB, Hiru, LAB, CGT-LKN, Steilas, ESK, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Iruñeko San Ignazio kalean, Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Etzegarateko istripu larrian hildako garraiolaria gogoratzeko eta Nafarroako errepideetako lan ezbehar kopuru handia salatzeko, “Lan istripu gehiagorik ez; prekarietateak hil egiten du” lelopean.
EAEko hainbat herri eta hiritako udalbatzek Haurreskolak Partzuergoko plazen eskaintza handitzeko erregistratu ditugun mozioak onartu dituzte
LABek azkeneko urteetan hainbat eragilerekin eta familiekin egindako lanaren eta aurrera eramandako greba eta mobilizazioen ostean, 0-3 urte bitarteko haurrei hezkuntza zerbitzua eskaintzen dien Haurreskolak Partzuergo Publikoan ikasturte honetan doakotasuna ezartzea lortu dugu. Neurri honek hasieratik eragin zuzena izan du familien eskaera kopuruan.