2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaHezkuntza sistema propioa aldarrikatu du Nafarroako LAB Irakaskuntzak

Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu du Nafarroako LAB Irakaskuntzak

Hau da etorkizunean izanen dugun eskolaren argazkia, bai baliabideei dagokionez, zein mamiari dagokionez. Madrilgo gobernuak, PPk, Espainiako parlamentuan gehiengoa duela eta egungo egoera sozio ekonomikoaz baliatuta, langileen eskubideen aurkako erreforma ezberdinak ari da indarrean jartzen: Lan-erreforma, erretiroaren adinaren atzeratzea, zerbitzu publikoetan murrizketak… Jendarte sumisoa nahi du, merkatuaren zerbitzurako, eskubiderik gabekoa eta Madrilen hartutako erabakien menpekoa.

Hezkuntza honen zerbitzura jarri nahi du eta LOMCE abian jarri nahi du: eskola publikoa Eliza, Merkatua eta Eskuina zaharkituenaren menpe.

LAB sindikatuak argi du Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa behar dugula, hemen definitu behar dugula zer nolako eskola nahi dugun, baita gure etorkizuna. Egungo hezkuntza komunitateari hausnarketa eta eztabaidarako tresnak eman nahian, LOMCEri buruzko kaier gorria egin dugu, baita eztabaidarako jardunaldiak.

Asko dira orain artean egindako lanak, baita eztabaidarako elementuak. Gaur hasita lau saio ezberdinetan honako gaiei helduko diegu:

Apirilaren 24an HIZKUNTZEN TRATAERA
Maiatzaren 8an PARTE HARTZEA
Maiatzaren 16an CURRICULUM ETA PEDAGIA
maiatzaren 22an AUKERA BERDINTASUNA 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.