2024-07-22
HomeIndustriaMetalgintzaLAB: “Hitzarmena galtzeko arriskuaren aurrean, mobilizazio sendoak egiteko garaia da”

LAB: “Hitzarmena galtzeko arriskuaren aurrean, mobilizazio sendoak egiteko garaia da”

SEAk bere horretan jarraitzen du, inolako aurrera pausurik eman gabe. Beraien planteamendua argia da: erreformak eskaintzen dizkien pribilegio guztiei eutsi nahi diete eta sindikatuok onartu behar dugu hori, bestela uztailaren 7tik aurrera ikusiko da zer gertatzen den.

Borondate eza agerian gelditu da, baita beraien proposamena idatziz eramateko ere, zeren erreforma baino lehenago aurkeztu zuten plataforma eta gerora ez dute berritu, soilik hitzez. Azkenean, gogoz kontra, bai onartu dute proposamen idatzia eramatea baina argi eta garbi abisatu dute: ez du aurrera egiteko balioko. Hori gutxi ez eta SEAko ordezkariak herrialdeko hitzarmenaren existentzia bera gutxietsi du, beraien ustez ez baita izan behar helburu bat, eta diote “irtenbide bakarra” izango dela “enpresa hitzarmenetara jotzea, gustatu ala ez gustatu”.

Jarrera itxi horrek ezinbestean konfrontazio eszenatoki batera eramaten gaitu eta LABek ez dio eszenatoki horri ihes egingo. Hitzarmena galtzeko arriskua erreala izanda, patronala mugiarazteko mobilizazio sendoak egiteko garaia dela uste dugu. Ildo horretatik, azken astean gainontzeko sindikatuokin harremanetan jarri gara, 3 herrialdeetako metaleko egoera ikusita mobilizaziook guztion artean adosteari begira. Printzipioz, UGT eta CCOOk beraien prestutasuna adierazi digute pausu horiek eramateko, baita Arabako markoan ere, eta ELAren erantzunaren zain gaude. Garaia da sindikatu honek erabakitzeko zer dagoen prest egiteko metaleko hitzarmena defendatzeko, denbora alferrik pasatzen utzi gabe.

LABek jarraituko du konfrontazioko mobilizazioak bultzatzeko lanetan, langileok hala eskatzen digutelako.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.