2024-07-04
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Apirilak 28, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 28, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 28ko ekimenak apirilaren 26ra aurreratuko ditu aurten LABek, eta eskualdeka egingo dira mobilizazioak, herri eta eskualde desberdinetan, Donostia, Bilbo eta Iruñea barne.

Aurtengoan, berriro, langileriaren lan baldintzen okertzea salatuko du LAB sindikatuak. Laneko gaixotasun eta istripuek gora egin dute, nahiz eta maiz, horiek laneko jatorria ez onartu eta osasun sistema publikora desbideratu. MUTUALITATEAK okerreko jarduera horien zuzeneko arduraduntzat jotzen ditu LABek, eta aurtengo bere salaketa mutuetan kokatuko da.  

MUTUALITATEAK KAPITALAREN MORROI
GURE OSASUN EREDUAZ GUK ERABAKI!

APIRILAK 26. LABen MOBILIZAZIOAK

BIZKAIA
• Bilbo. Goizeko 11:30etan, Henao kalean, Mutualiaren aurrean elkarretaratze bat egingo dugu.

• Busturialdea-Lea Artibai. Apirilaren 25ean, ostegunean, Gernikan, goizeko 11,30etan MUTUALIAren aurrean konzentrazioa.

• Durangaldea. Konzentrazioa eguerdiko 12:30etan MUTUALIAren aurrean (bidebarrieta kalean) Iurretan.

• Eskumaldea. Konzentrazioa goizeko 9,00etan MUTUALIA Prebentzio Zerbitzuaren aurrean. Poligono Torrelarragoiti parcela 2F Zamudio.

• Ezkerraldea. Konzentrazioa 10,30etan Portugaleten (San Juan bautista 1) ASEPEYOaren aurrean.

• Hego uribe -Arratia. Konzentrazioa, goizeko 11:00etan ASEPEYOren aurrean, Basaurin.

GIPUZKOA
• DonostialdeaOarso Bidasoa. Mutuen inguruko eztabaida delegatuekin Okendo Kultur etxean. 11.00etan kanpoaldean elkarretaratzea.

• Debaldea. Arrasaten goizeko 9,30etan delegatuekin batzarra (mutuen inguruan emango dien aldaketak) eta ondoren gizakatea eta konzentrazio bat FREMAP mutua aurrean.

 Kosta Urola. Azpeitian Asepeyoren aurrean parodia bat egingo dugu, zaintza eta osasunaren pribatizazioa salatzeko. 11:30 tan izango da.

• Tolosaldea. 12,00etan Tolosako ASEPEYOn kontzentrazioa.

NAFARROA
• IruñerriaPirineoak. Goizeko 11.00etan manifestazioa Ospitaletatik La Universal mutuaraino.

• Erribera.
◦ Lizarra. Konzentrazioa. MUTUA NAVARRA 12,30
◦ Tafalla. Konzentrazioa MUTUA UNIVERSAL 12:00
◦ Tutera. Konzentrazioa. MUTUA FREMAP 13:00

• Sakana. Konzentrazioa. Altsasu 12,00tan MUTUA NAVARRA.

ARABA
Aiaraldea. Laudion kontzentrazioa eta giza katea eguerdiko 12:30etan Segurantza Soziala eta ASEPEYOn.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza Sail berriari eskatzen diogu kolektibo laboraletan martxan zeuden negoziazio mahaiak deitzeko eta akordio laborala betetzeko ikasturtea bukatu aurretik

Duela urtebeteko ekainaren 1ean LABek akordio laborala sinatu genuen Interinok sindikatuarekin eta Hezkuntza Sailarekin, bi aldeek akordioan jasotako edukiak mahai negoziatzaileetan depositatu eta garatu behar zirelarik.

EAEko osasun garraioa publifikatu behar dela aldarrikatu dugu

Araban eta Bizkaian diharduen La Pau enpresak indarrean dagoen hitzarmena betetzeari utziko diola iragarri duenetik ziurgabetasuna da nagusi langileen artean. Gasteizen mobilizazioa egin dugu gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean.

Amurrio Ferrocarril y Equipos-en ez dugu kaleratzerik onartzen

Ekainaren 5ean, 57 urteko langile bat kaleratu zuten Amurrio Ferrocarril y Equipos-en. Enpresa Batzordetik kaleratzea publikoki salatu nahi dugu eta baita aurretik gertaturiko egoera ere, erabat hausten baitituzte batzordearen eta enpresaren arteko harremanean ulertzen diren protokoloak.