2024-07-22
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakHaurreskola doakoak, unibertsalak, euskaldunak eta kalitatekoak aldarrikatu ditu LAB sindikatuak

Haurreskola doakoak, unibertsalak, euskaldunak eta kalitatekoak aldarrikatu ditu LAB sindikatuak

Gaur goizean Haurreskolak Partzuergoko Batzar Nagusia izan da Gasteizen. Hori dela eta, LABeko Haurreskoletako kideek elkarrerataratzea egin dute Lakuan, partzuergoko kide guztiei, Eusko Jaurlaritza eta partzuergoa osatzen duten Udalei, lan hitzarmen duin bat, murrizketarik ez egitea eta aurrekontuen handitzea eskatzeko. 

LABen aldarrikapenak
Lan hitzarmen duina orain: 2009an lan hitzarmenaren indarraldia bukatu zen. 4 urte pasa dira eta orain Espainiako lan erreformaren mende aurkitu gaitezke uztailaren 7a baino arinago akordiorik lortu ezean

Haurreskoletan Murrizketarik ez: ikasturte honetarako haurreskoletako inbertsioetan, funtzionamenduko gastuetan , formakuntzan eta ezgaitasun arrunten osagarrietan murrizketak izango ditugu zerbitzuko kalitatearen kalterako.

Aurrekontuak handitu: 2013ko presupuestoetan 4,5 milio € gutxiago bideratuko dituzte, hau da, aurrekontuen %10a. LAB Sindikaturako 0-3ko zikloak eta hezkuntzak, oro har, balio estrategikoa du eta beraz, doakoa, unibertsala, euskalduna eta kalitatekoa izan behar du.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.

Langileen aldeko politikak bultzatzeko eta zerbitzu publikoak hobetzeko eskatu diogu Pradales Lehendakariari

Osakidetzan langileen gehiengorik gabe herri itunik ez dela posible izango ohartarazi diogu.