2024-11-22
HomeIpar HegoaAreto GorriaAreto Gorria: Gogoeta eta eztabaidarako LABen ekimenez Iruñean sortutako gune berria

Areto Gorria: Gogoeta eta eztabaidarako LABen ekimenez Iruñean sortutako gune berria

Bihar, apirilak 17, Areto Gorrian, LABen Ipar Hegoa Fundazioaren ekimenez Iruñean gogoeta eta eztabaidarako sortutako gune berrian Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, Euskal Herrian jasaten ari garen garai gogorren aurrean sindikalgintzaren erronkak zeintzuk diren azalduko ditu. Hitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da eta streaming bidez ikusteko aukera izango da www.labsindikatua.org/aretogorria eta www.ateakireki.com webguneetan. Etzi, apirilak 18, Floren Aoiz idazleak "Más allá de 1512" izenburupean hitzaldia eskainiko du.

Ainhoa Etxaide eta Floren Aoizek emango diote hasiera Areto Gorriko programazioari.

LAB sindikatuaren egoitzaren ondoan dago Areto Gorria (Arga Ibaia kalea, 14 behea) eta aurrerantzean, hilero-hilero, hitzaldiak, bideo emanladiak… antolatuko dira bertan. Hitzaldi edota ekimen jakin bat antolatzeko interesa duen orok edota programazioa jaso nahi duenarentzat helbide bat jarri du martxan Areto Gorriak (aretogorria@gmail.com). Bertara igorri bai proposamen eta bai eskariak. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.