2025-04-02
HomeEkintza SindikalaLABeko delegatu batek jasandako jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea

LABeko delegatu batek jasandako jazarpen sindikala salatzeko elkarretaratzea

Duela hilabete inguru LABeko ALFAko delegatu bati bi hilabeteko santzioa ezarri zioten lantokian despidoak salatzeko egindako grebekin bat egin zuten ALFAko langile batzuen akusazio faltsuetan oinarrituta. Mehatxuak egotzi dizkiote LABeko delegatuari eta etxera bidali dute. Askatasun sindikalaren aurkako eraso zuzena izateaz gain LABen kontrako eraso zuzena ere bada hau. Bihar, apririlak 12,  adiskidetze saiakera egongo da Donostiko Lan Delegaritzan eta LABek elkarretaratzea deitu du delegatuari babesa eman eta jazarpen sindikala salatzeko.

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko Hezkuntza Publikoko irakasleen greba egun arrakastatsua

Greba zikloaren 8. greba jarraipen zabala izan du. Milaka langile mobilizatu dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen egindako manifestazioetan.

Grebara deitu dugu Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioetan apirilaren 9an eta 10ean, lehen hitzarmena lortzeko borrokan

LABek eta ELAk proposamen bat eman diogu Aldundiari, bere lehen testuari erantzuteko. Sindikatuok ez dugu onartuko langileen lan-baldintzak nabarmen hobetuko ez dituen hitzarmenik.

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.