2025-03-30
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaLABek 35 orduko lanaldia eta kalitatezko enplegu publikoa sortzea defendatuko du Osakidetzako...

LABek 35 orduko lanaldia eta kalitatezko enplegu publikoa sortzea defendatuko du Osakidetzako bigarren Sektoreko Mahaian

Datorren apirilaren 11an bilduko da bigarren aldiz Osakidetzako Sektore Mahaia. Aurreko bileratik argi geratu da PNV-k ez duela onartzen negoziazio kolektiboa Osakidetzan, behin eta berriro errepikatu baitu inposaturiko 1614 orduko lanaldia “mugiezina dela”.

35 orduko garaipen historikoa bertan behera uzteko erabakia atzerapauso ikaragarria da gure lan eskubideen alorrean, baita gure osasun publikoan ere. PNVren erabaki larri honek lan-baldintzak are gehiago kaskartuko ditu Osakidetzan; 2600 lanpostu desagerrarazi eta, logikoki, osasun arretari eragin.

Badirudi Osakidetzari interesatzen zaion negoziazio bakarra zera dela: zelan ezarriko den lanaldi berria eta lizentzien murrizketa gure osasun zentro eta ospitaleetan. Bide honetan edozein proposamenek txarra behar du izan, lan-prekarietatea igoz eta arreta kalitatea jaitsiz.

LABek argi utzi du bere jarrera: bagaude prest soluzioak negoziatzeko, baina ez murriketak negoziatzeko. Gure helburu nagusia enplegu publikoa sortzea da, eta horretarako 35 orduko lanalditik abiatu behar gara.

Beraz, bigarren bilera honetara honako helburuekin joango gara:
• Negoziazio Kolektiborako eskubidearen defentsa; horretarako ez dira aplikatu behar azken urteotan ezarritako murrizketak, bai Madriletik baita Patxi Lopezen gobernutik ere. Hasteko, bertan behera utzi behar dira lanaldiaren igoera, eta aurreko PSEko gobernuak inposaturiko EPE, Kontratazio eta Mugikortasun “Akordioak”.
• Osakidetzan enplegu publikoa sortzea, euskal gizartearen osasun beharrak kalitatez atenditzeko eta ekonomia suspertzeko. Osakidetza, denon artean ordaintzen duguna, ezin da izan beharrezkoak diren milaka langileei EREak ezartzen dizkien enpresa. Alderantziz, osasun sistema publikoak langile gehiago behar ditu ondo funtzionatzeko.

Lanaldiaren igoera PNVk arduragabeki zeharkatu duen marra gorria da. Egoera oso larria da, eta larriak izango dira ondorioak. Beraz gainontzeko sindikatuak denon arteko hausnarketa egitera gonbidatu nahi ditugu. Era berean, langileei borrokan jarraitzeko deia egiten diegu eta 11an bertan zentroetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.