2024-11-22
HomeNazioartea IdazkaritzaHarremanakKataluniako Intersindical-CSCk 5. Kongresuan Rafa Diezen aske uztea eskatzen duen ebazpena onartu...

Kataluniako Intersindical-CSCk 5. Kongresuan Rafa Diezen aske uztea eskatzen duen ebazpena onartu du

Kataluniako Intersindical-CSC sindikatuak bere 5. Krongresua burutu berri du Bartzelonan "SOM! Sindicalització, Organització, Mobilització" lelopean. Bertan, LABeko idazkari ohia den Rafa Diezen aske uztea eskatzen duen ebazpena onartu zuten.

Intersindical-CSC sindikatuak 5. Kongresuan onartutako ebazpena

«Número: 426/13
Data: 08/04/13
Assumpte: Resolución de solidaridad RAFAEL DIEZ USABIAGA

Resolución literal traducida al español aprobada en el 5º Congreso nacional de la Intersindical-CSC de 6 de abril de 2013

Queremos mostrar nuestra solidaridad y apoyo con el compañero y amigo Rafael Diez Usabiaga, quien fue Coordiandor general del sindicato vasco LAB de 1996 hasta 2008, y encarcelado injustamente desde septiembre de 2011 acusado de trabajar por una salida pacífica y negociada al conflicto que sufre Euskal Herria.

Por un futuro en paz y libertat.
Libertad para Rafa Diez
Gora Euskal Herria Askatuta
»
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

   

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.