2024-11-22
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsasun eskubidea arriskuan dago

Osasun eskubidea arriskuan dago

Berriki, Errege Dekretu berri baten proiektuaren berri izan dugu, non ezintasun iragankorreko prozesuetan, irauten duten lehen 365 egunetan, bete behar diren kudeaketaren eta egiaztapenen atal batzuk arautu eta eskuduntza berri hauek mutualitateei ahalmen handiagoa ematean oinarrituko diren.

Berriki, Errege Dekretu berri baten proiektuaren berri izan dugu (Proyecto de Real Decreto por el que se regulan determinados aspectos de gestión y control de los procesos por incapacidad temporal en los primeros 365 días de su duración). Horren bidez arautzen dira ezintasun iragankorreko prozesuetan, irauten duten lehen 365 egunetan, bete behar diren kudeaketaren eta egiaztapenen atal batzuk.

− Gertakizun arruntetan azterketa-medikuak egiteko derrigorrezkotasuna (gero, mutualitateek kobratuko diete Osakidetzari eta Osasunbideari; horrek sanitate-pribatua diru-publikoarekin finantzatzen dela esan nahi du).
− Altak proposatzeko aukera (eta ia-ia, altak ematea, lehen mailako atentzioak ez badu 4 egunetan erantzuten, ondorio guztietarako altatzat hartuko da. Kontuan hartu behar da gaur egun, familia medikuari hitzordua eskatzen diozunean, maiz, lau egunetarako edo ematen dizutela hitzordua. Hori dela-eta alta automatikoa izango litzateke, sanitate sailetako ikuskatzailetza medikoak ez luke eginkizunik).
− Osasuneko zerbitzu publikoen esku dagoen gure historia kliniko osoa ezagutzeko ahamen osoa dute (alderantziz ez ordea, Osakidetzari eta Osasunbideari ez dagokie mutualitateak daukan gure historia klinikoa ezagutzeko eskubidea).
− Erabaki ahal izango dute bajen jatorria arrunta edo lanekoa den (mutualitateak ukatuko balu gaixotasunaren jatorria lanean dagoela, langileak 4 egun bakarrik izango ditu erreklamazioa GSINari aurkezteko; erabiliko lituzkeen txosten medikoak mutualitateak berak patologiaren edo istripuaren laneko jatorria ukatzeko emandakoak izango lirateke gainera).
− Alta ekonomikoak, hitzordura joan ez delako ezarri zigorrak, nahiz eta ezindua egon joateko (2 egunetara prestazio ekonomikoa bertan behera geratuko delako, aipatu pertsona ospitalean ingresatua egon arren, lehenengo eta behin, prestaziorik gabe uzten zaituzte, gero, aztertuko dute justifikatua dagoen ez-agertzea).

Araudien aldaketa hau 90eko hamarkadan hasitako eta gaur egun are gehiago nabarmendu den norabidean kokatu behar dugu, egoera ekonomikoaren, bajen erabileran eta iraupenean dagoen iruzurraren (berau ez da inoiz benetan kuantifikatu) edo publikoan egon daitekeen iruzurraren mehatxuaren aitzakia pean ere, publikoa deskapitalizatu nahi dutelako eta esparru pribatuari eman nahi diotelako negozioa, baita osasuna bezalako oinarrizko gai batean ere.

Sistema publikoan, bajetan ematen den iruzurrari buruzko azterketarik ez badago ere, gezur bat hamaika aldiz, behin eta berriz errepikatuz, egi bihur daiteke; horren adierazgarri eta 2011. urtean Herri-politikak Ebaluatzen dituen Estatuko Agentziak egin txosten batek dio biztanleria aktiboaren %72ak ez duela, urte bateko epean, inolako gaixotasun arrunteko ezintasun iragankorrik jasan, aldiz, %17,5ak gertaera bakarra jasan du, eta %10,5ak bakarrik, bat baino gehiago jasan du. Izan ere, hainbat ikerketa egin dira, alde batetik, lanean jatorria luketen patologien azpi-erregistroa legoke, %64ra iritsiko litzatekeena, bereziki, gaixotasun mentalez, arnas-gaixotasunez eta batik bat minbiziez ari garenean. Eta bestetik, sanitate publikoak bere gain hartzen duen kostuaren balioespena egiten da. Azken hauetaz mutualitateek arduratu beharko lukete: jarduera oker horien ondorio direlako, osasunari egiten zaizkion kalteak eta sistema publikoak bere gain har ditzala ukatzen dituelako. Hortaz, gastu sanitario publikoaren %18a baino gehiago mutualitateek beren gain hartu beharko luketela uste ohi da. EAEn, OSALANek egin zuen ikerketan berresten da ospitaleko asistentzia publikoaren gastura bideratu diren 106 milioi euroak (ospitaleko asistentzia soilik, beste gastu batzuk ez dira sartu, berez, aipatu kopurua askoz ere handiago izan beharko luke), berez, lanekotzat hartu beharko liratekeen eta mutualitateek bere gain hartuko beharko lituzkeen bajei dagokiela. Baina hala eta guztiz ere, inolako kontrolik gabe, mutualitateak eskuduntza gehiagoz hornitzen dituzte, iruzurretan eta okerreko jardunean iraun dezaten, kontuan hartu barik, osasunari eta gizarte osoari eragiten dion kostua.

LABek Errege Dekretu asmo honi pribatizatzeko eta zentralizatzeko helburuan egin estutzea deritza. Honek langileriaren osasunari dagozkion oinarrizko eskubideen galera ekarriko du berekin, enpresarien elkarteak diren patronalen mutualitateak ekimen gaitasun handiagoz hornituko dituztelako, eta osasun sistema publikoak eta hauetan lan egiten dituzten profesionalei (Osakidetza eta Osasunbidea) edukiz eta eskuduntzez husten dituztelako.

Hitz batez, esan dezakegu, egungo ereduak eta etengabe egin diren erreformak eta ate joka daudenak, okerreko norabidean doazela, sistema publikoaren deuseztatzean sakontzen dela, osasunaren eredu zentralistarantz, pribaturantz eta ekonomizistarantz goazela. Aipatu eredua patronalen mutualitateek kudeatzen duten diru-publikoez finantzatzen da, sistema bikoizten du (bata kudeaketa pribatukoa, jardunean dauden langileentzat, eta bestea, publikoa, deskapitalizatua, benefizentziatik hurbilagoa). Eredu horretan botere osoa enpresarien elkarteei, mutualitateei alegia, emango zaie; ez da kontrolik ezarriko, gaixotasun profesionaletan eta lan istripuetan gertatzen den iruzurra jazarri barik. Hau guztia, kudeaketa “pribatua” publikoa baino hobeagoa omen denaren aitzakipean egiten dute; baina ez dute aipatzen zenbatekoak diren gizarteak ordaindu behar izaten dituen kostuak garaia baino lehen emandako altengatik, gaixo dauden pertsonak iraizten edo kaleratzen dituztelako edota saihets litezkeen ondorioengatik.

Honengatik guztiarengatik, LABek berresten du Lan Harremanetako eta Babes Sozialeko Euskal Esparrua sustatu eta sortu behar dela, bertan erabaki dezagun nahi dugun eredua. Alegia, erabaki dezagun eredu publikoa, unibertsala, parte hartzailea eta mutualitaterik gabea, atentzio osoa emango duena, non langileriaren osasuna izan dadin, berez, eskubidea eta ekonomia-eragileak ez ditzaten baldintzatu, osasun irizpide soiletan oinarri dadin. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.