2024-11-22
HomeEkintza PolitikoaSalbuespen neurriekin amaitzeko urrats eta konpromiso berriak eskatu zituzten milaka lagunek Bilbon

Salbuespen neurriekin amaitzeko urrats eta konpromiso berriak eskatu zituzten milaka lagunek Bilbon


(Herrira.org) Herrira mugimenduak deituta, milaka pertsonek hartu zuten parte larunbat arratsaldean Bilbon egindako herri mobilizazioan. Bertan, Xabier Lopez Peña eta Angel Figueroaren heriotzak errepikatu ez daitezen, Herrirak salbuespen neurrien etetea eta konponbidea eta bakearen eraikuntzaren aldeko hautua errepikatu zuen.


Eragileen adierazpenak

Amaierako ekitaldian, Fran Baldak eta Marian Meazak hartu zuten hitza Espainia eta Frantziako Gobernuei egun indarrean mantentzen duten espetxe politika aldatzeko enplazamendu argia eginez. Izan ere, salbuespen neurriak bere horretan mantentzea, sufrimendua eta ondorio itzulezin eta tragikoen zorigaiztoko bermea baita. Horrekin batera, gero eta eragile, pertsona, sektore eta instituzio gehiagorekin lan egiteko eta urrats berriak emateko beharra aldarrikatu zuen Herrirak. Ezinbestekoa da espetxe politika aldatu, giza eskubide guztiak errespetatu eta konponbidea eta bakeari aukera bat ematea Euskal Herrian.

   

LAB SAREAN
{module[111]}

     

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.