2024-07-23
HomeZerbitzu PribatuakMerkataritzaCarlangas, haur eta gazteen moda dendak itxi egingo dituzte

Carlangas, haur eta gazteen moda dendak itxi egingo dituzte

Carlangas, haur eta gazteen moda dendak Bilbon zabalik zituen bi saltokiek ateak itxiko dituzte. Berriro ere konkurtso prozesua eta langile guztien kaleratzea Bilboko merkataritza txikian.

Kudeaketa txarra izan da enpresa istearen arrazoi nagusia. Hala ere, lan erreforma berriro ere enpresarien zerbitzura jartzen da Carlangasek Bilbon zituen zazpi langileak langabezian utziz, 4 nomina zor dizkietelarik eta 20 eguneko kalte-ordaina FOGASAk ordainduko duelarik, euren lanpostuentzako irteera duina izateko aukera barik.

Egunak joan egunak etorri gero eta gehiago dira Madrilen inposatutako legeez baliatuz ateak itxi eta langileak lanik eta eskubide laboralik gabe uzten dituzten saltoki txikiak eta enpresak. Aipatu enpresak txikiak edo ezezagunak izan arren, ezin dugu onartu jendartearen aurrean kaleratzeok oharkabean pasatzea. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko langileen asanbladak enpresaren azken proposamena ontzat eman du

Langileen mobilizazioei esker Enplegu Erregulazio Espedientearen baldintzak hobetu egin dira.

LABeko kideak Mugak Zabaltzen karabanan

Balkanetara eginiko Mugak Zabaltzen karabanan parte hartu dute aurten ere sindikatuko hainbat afiliatuk. Ekimen horren helburua da salatzea Europa insolidario honek armak saltzen dituela eta bere mugak militarizatzen dituela.

Esparru propioa sendotu dute kurtso honetan LABek sustatutako ia 200 borroka sindikalek

Gorantz egin dute enpresetako gatazkek eta irekitako 10 borrokatik 4 itxita daude, eduki anitzagoekin.