LAB sindikatuak bere kezka eta salaketa plazaratu nahi du joan den martxoaren 19an PP, PSOE eta UpyD-k Madrileko diputatuen kongresuan ez legezko proposamen baten bidez Euskal Autonomi Erkidegoan kokaturik dauden Pasaia eta Santurtziko interes okorreko portuen trasferitzeko aldeko ez legezko proposamenaren kontra hartutako erabakiarekin.
Halaber pentsatzen dugu gaurko eta biharko portuen lan postuak eta lan baldintza duinak defendatzeko modu onena hauen titulertasun eta kudeaketa, publika eta berezkoa izatean datza Euskal Herritik zuzenduta. Helburu honekin baliabide nahikorik izango dituen lan harremanetarako euskal esparrua eta berezko gizarte segurantza aldarrikatzen dugu langileen eskubideak defendatzeko lan arloan, eta baita ere eskumen osoak eskatzen ditugu plano politikoan gure herriko garapen ekonomiko haien funtzezkoak diren oinarrizko zerbitzu publikoak kudeatzeko, interes orokorreko portuak diren bezala.
Gainera, herri honi eragiten dioten gaiak hemen erabaki behar direla kontuan hartuta, argi eta garbi adierazten dugu Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugunez, hemen hartu behar ditugula herrialde baten garapenean hain funtsezko eta hain estrategikoak diren azpiegitura zein zerbitzu hauei buruzko erabakiak.
Guzti honengatik,EAEko talde politiko guztiei gaur arte afera honetan izan duten inplikazioa areagotzeko eskatzen diegu, herri bezala jardun dezaten eta bila dezatela portuko, zein aireportu eta ferrokarril arloko langileek behar dugun adostasun istituzionalaeuskal portu, aireportu eta trenbide arloko trasferentzia defendatzeko, konpromiso argi eta ezplizitu batekin: interes orokorreko portuak, aireportuak eta trenbideak euskal herrian antolatzeko eta kudeatzeko konpromisoa har ditzatela, Madriletik inposatzen dizkigute oztopoen gainetik.
{module[111]}