Gaur, martxoak 21, LAB sindikatuak Gipuzkoako metaleko delegatuen batzarra burutu du eta ondoren, metalgintzako hitzarmenaren negoziazioak pairatzen duen blokeoa salatzeko ADEGI patronalaren aurrean elkarretaratzea egin du.
LABeko kideok hitzarmenaren defentsan beste sindikatuekin batera mobilizatzeko bidean berresten gara, azken negoziazio mahian luzatu genien bezalaxe. Sindikatu guztiek negoziazioa aspalditik trabatua dagoela esaten badugu eta horren erantzule bakarra patronala dela, erantzun bateratua emateko gai izan beharko genuke. LABek horren alde egiten du.
LAB metalgintzako hitzamenaren defentsari lotua dago eta akordio bidezkoa lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko prest dago ere.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}