2024-11-23
HomeUncategorizedEredu sozial eta ekonomiko berri baten alde egiteko kalera irteteko deia egin...

Eredu sozial eta ekonomiko berri baten alde egiteko kalera irteteko deia egin dute sindikatu eta eragileek

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuetako ordezkariek, hainbat eragile sozialetako kideekin batera, larunbat honetan, hilak 16, Bilbon, "Por un nuevo modelo social y económico, Euskal herrian lan eta eskubide sozial duinak" lelopean egingo den manifestaziorako deia luzatu dute.

Sonia Gonzalez, LABeko komunikazioa idazkaria

Asteartean Legebiltzarrean mobilizatu ginen bagenekielako zelako aurrekontuak ezarri nahi zituzten. Bagenekien aurrekontu murritzaileak izango zirela eta horrela egiaztatu digute. Orain, ez genuen espero horrelako lotsa barik agertzea Urkullu eta Gatzagaetxebarria jaunak, komunikabideen aurrean, aurrekontu sozialak direla defendatzen eta egin ahal ziren aurrrekonturik eta onenak direla konbentzitzen.

Esaten du Urkulluk 3 hilabete baino ez dituela agintean eman. Ba hiru hilabetetan nahiko denbora eduki du euren politiken norabidea aukeratzeko. Erabaki du zelako politikak egingo dituzten legealdian, bai edukietan bai formetan: edukietan, aurrekontu hauek erakusten dutenez, murrizte eta pobretze politikak areagotuko dituztelako; eta formetan, elkarrizketa goraipatu arren, inposaketa aukeratu dutelako, eta horren adibide, besteak beste, funtzio publikoko dekretua daukagu.

Esan egin behar da aurrekontu hauek aurrekontu sozialak direla. Esan egin behar da daukaten diruarekin egin ahal zituzten aurrekonturik onenak direla. Hortxe dago, hain zuzen ere, eztabaidaren funtsa: sakoneko eztabaida.Batetik, ez da diru gehiagorik biltzen, diru gehiagorik bildu nahi ez dutelako. Urteak eta urteak eman dituzte langileon bizkarrean uzten zerga sistema osoa, kapital errentei eta errenta altuei zergak barkatzen eta jaisten. Eta, jakina, langileon poltsikoetan jadanik ez dago ogerlekorik.

Eta, bestetik, balizko muga legalen atzean ezkutatzen dira. Nork behartzen gaitu muga legal horietara? Zer gertatuko litzateke, esate baterako, bankaren erreskatea dela eta urtero gure poltsikoetatik irteten diren 3.000 milioiak bankari desbideratuko ez bagenizkio? 3.000 milioi horiek beste gastu batzuetara bideratuko bagenitu? Hori bai dela erabaki politikoa, Urkullu jauna. Beste batzuek markatzen dituzten joko arauak berez onartzea edo gure herriak behar dituen joko arau propioen alde egitea erabaki politikoa da. Argi dago zer den gobernuak erabaki duena, baina ez dezatela betebeharrez mozorratu eta ez daitezela agertu betebehar horren biktima balira bezala.

Madriletik datozen aginduen aurrean EHko gobernuen aldetik ez dago ezelango konfrontaziorik. Eta arrazoia oso erraza da: bai Madrilen, bai Gasteizen, bai Iruñean bide berbera konpartitzen dute. Ados daude aplikatu behar diren politiken funtsean, baita aplikatzeko moduan ere. Azalpenetan ere bat egiten dute: PPk ere bere aurrekontuak aurkeztu zituenean, momentura arteko aurrekonturik sozialenak zirela azaldu zuen.

Hiru hilabetetan gobernutik egin duten bakarra izan da herritarroi kontatzea ze txarto dauden gauzak. Badakigu. Ondo sufritzen ari gara. Ez daude horretarako gobernuan. Gobernuan daude egoerari buelta emateko, gobernuan daude herritarron borondatea entzun eta betetzeko. Hori bai dela betebeharrekoa.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.