2024-11-23
HomeEkintza SozialaKutxabankeko kudeatzaileek darabilten estrategiak enplegua suntsitu eta prekarizatzen duela salatu du LABek

Kutxabankeko kudeatzaileek darabilten estrategiak enplegua suntsitu eta prekarizatzen duela salatu du LABek


Kutxabanken sorreratik urtea betetzen den honetan, LAB sindikatuak erakundearekin lotutako eremuetan (enplegua, negoziazio kolektiboa, aurrezkiak, gizarte ekintza, etxe kaleratzeak…) egindako kudeaketa baloratu du gaur Bilbon. Sindikatuarentzak urte oso negatiboa izan da azken hau, egungo kudeatzaileen estrategiak kutsen izaera soziala alboratu eta enplegua suntsitu eta prekarizatzen baitu.

Kutxabankeko urtebeteko ibilbidea, LABen balantzea

Hemen eta orain beste modu batera egin behar dira gauzak
Kutxabanken lehen urteko balorazioaren prentsaurrekoa.

«LABetik oso balorazio negatiboa egiten dugu Kutxabankeko urtebeteko ibilbidearen inguruan.

Egungo kudeatzaileen eskutik euskal aurrezki kutsen izaera soziala likidatzeko tresna izaten ari da eta bere pribatizazio eta hedapen estrategiak, euskal gizarteari krisitik modu eraginkorrean ateartzeko tresna finantziero funtsezkoa kentzea dakar.

Egungo kudeatzaileek darabilten estrategiak dagoen enplegua suntsitzen du, lan baldintzak prekarizatzen ditu, merkeegi saltzen ditu aktiboak eta gure ekonomiak behar dituen baliabide finantzieroak deslokalizatzen ditu.

Baieztapen hauek jarraian aztertuko ditugun elementuetan ikusiko ditugu:

Enplegua
Urtebeteko ibilbidean, Kutxabanken 263 lanpostu finko suntsitu dira eta aldi baterako guztiak (400 lagunetik gora), hedapenaren plantila soberakina hartu da, kudeaketa enpresarial txarrak sortua, Hego Euskal Herriko lanzentruetara lekualdatzeekin, eta derrigorrezko migrazioaren ondorioz, ateak guztiak isten zaizkio enplegua sorrerari gure inguruan. Pertsonal politika honi jarraipena emango zaio, Kutxabankek CCOO eta Pixkanakarekin itunak baieztatzen dira, 250 langile 3 lurralde historikoetako bulegoetara lekualdatzearekin.

Zenbaki hauei gehitzen badiegu aurreikus daitekeen murrizketa bankuaren berrantolaketarengatik eta beste enpresa batzuetan duen eraginarengatik (bere menpekoak diren Informática de Euskadi, Ibermatica eta Cromionen), kaleratu gehiago izango lirateke, langileak %20 gutxitzea eta aukera askeko lan baldintzak trukean ezer ordaindu gabe.

Arazo hau larriagotu egingo litzateke, Gizarte Ekintzako aurrekontuan murrizketa handia konfirmatzen bada. 2009an, Baliabideen murrizketa bortitz honek, lankidetzari esker sortzen den zeharkako enpleguan eragiteaz gain, arrisku larrian uzten ditu, adibidez, Gizarte Ekintza Propioko 200 lanpostu Bizkaian.

Beste alde batetik, Kutxabankeko zuzendaritzaren planteamenduen arabera, enpresa osotasunean kontuan izanda ia 1.000 lanpostu suntsitzeko mehatxua hor dago.

Negoziazio kolektiboa
Ez da aurrera egin lan harramenatarako euskal esparrua mantentzeko bidean. Kontrara, ematen du egungo zuzendaritzak nahiago duela estatu mailako esparrua, eta edozein gauza sinatzeko prest dauden sindikatuen eskutik doa gure lurraldean dagoen gehiengoa errespetatu barik.

2012an langileek negoziaketa kolektiborako markoaren inguruan iritzia emateko edozein aukera ahaztu egin dute. Atzo eta gaur, Kutxabankeko zuzendaritzak aukera bakarra dauka, estatu mailako enpresa hitzarmena sindikatu lagunkoien eskutik.

Hauxe planteatzen die Kutxabankeko patronalak zuzendaritzari: soldata murrizketa eta eskubideen galera dakarren hitzarmena.

Euskal ehun produktiboa finantzatzeko funtsezkoak diren bitartekoak kentzen dizkigun abentura espantsionista espekulatzaileetarako ari dira erabiltzen Euskal Kutxek kudeatutako euskal aurrezkia.

BBK Bank-Cajasurren burututako kapital-zabalkuntzarako bideratutako 200 milioietan eta entitate beraren preferenteak berrerosteko 149 milioietan erreparatzen badugu, ondorioztatu genuke baliabideen desbideraketa honek ere ez diola laguntzen Euskal Herriko ekonomiari.

Kutxabankek, gure finantza sistemaren oinarri, gure egitura ekonomikoaren funtsa eta egungo krisiari aurre egiteko politika ekonomikoko tresnarik garrantzitsuenetakoa deitua, ez dio lehentasunik egin inguru hurbileko inbertsioei. Kontrakoa da egin den bidea: enpresa estrategikoetan zuen zatia saldu du, hala nola, Euskaltel, CAF edo Iberdrolako partaidetza murrizteagatik dibidendua kobratu ondoren.

Gizarte ekintza arriskuan
Aipatu dugun bezala, paper soziala likidatzen ari dira euskal gizartearentzat aurrezkia eta kreditua kudeatzeko zentzuen. Honetaz gain, Kutxek orain arte burutu duten gizarte-ekintzak, bankaren negoziotik bereiztuta, amaitzear dago.

Kutxabankeko irabaziek ere zerikusi txikia dute muskulo finantzieroarekin, baita ere bankarizazioa defendatzeko egungoaren halako bost izango litzatekeen Gizarte Ekintzaren aurreikuspenarekin. Mario Fernandezen arabera, Kutxabankek 84,6 milioi eurotako irabaziak izan ditu 2012an, eta hauetatik 27,9 Gizarte ekintzara bideratuko dira (15,9 BBK, 8,93 Kutxa eta 3,07 Vital).

Gizarte ekintzan burututako murrizketa hauek Kutxabankek merke salduko dituen jarduera eta enpresei eragiten diete; bereziki kezkatzekoa da zentzu honetan Gipuzkoako Onkologikoaren geroa…

Etxegabetzeak
Kutxabankek dauka kreditu hipotekarioen kartera handiena eta, beraz, arlo honetan dagoen gizarte eskariaren aurrean sentiberago izan beharko luke.

Geroa egun Kutxabank gobernatzen dutenen eskutik ezin daiteke okerragoa izan euskal gizartearen eta langileen interesentzat.

Azkenik, eta balantze hau isteko, kutxen gobernu organoak aukeratzeko moduak, 2012ko ekainean onartutako Euskal kutxen legea dela eta, eta Kutxabanken administrazio kontseilua osatu zen moduak, ez dute EAJ-PP tandemak modu esklusiboan zuzendutako entitatearen beharrezko demokratizazioan lagundu.

Lege aurreproiektua
Aurrezki Kutxen eta Fundazio Bankarioen Lege Aurreproiektuti nabarmendu beharreko lehen kontua honakoa da, Kutxabank Ekonomia Ministroaren eta Espainiako Bankuaren menpeko bihurtzen dela eta azken hauek, Europar Batzordea, EBZ eta NMFk gainbegiratuta egongo dira.

2014a amaitu baino lehenago, euren negozioa banku bati transferitu zioten kutxak fundazio bankario bihurtuko dira, kreditu entitate moduan aritzeko baimena galduta. Ontinyent eta Pollensako kutxek soilik biziraungo dute, Banku-S.A. bihurtu ez ziren bakarrak.

Fundazioen aginte-organoak patronatua, zuzendari nagusia eta dagokion kasuan, hauen araudi orokorraren arabera estatutuek aurreikusten dituztenak.

Kutxabanken kasuan, fundazioak hasiera batean %50etik gorako jabegoa izango luke bankuan, eta burtsara atearatzearen inguruan uzkur direnak desmotibatzeko, desinbertsioen eta arriskuaren dibertsifikazioaren plana exijituko zaie, eta erreserba-funtsa. Espainiako Bankuak ezarriko ditu egutegia eta arriskuaren arabera haztatutako aktiboekiko funtsaren portzentaiak.

Gizarte ekintzaren jarduera eremu nagusia autonomia elkarteaz haragokoa denean, Epaitegi Konstituzionaleko erabakien irizpideak ezarriko dira fundazioan.

Dena ondo lotuta egon dadin: araua indarrean sartu zenean kreditu entitate baten %50 edo gehiagoko partehartzea duten aurrezki kutxak; edo euren kontrola ahalbidetuko diena Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren terminotan eta fundazio bankario bihurtuko direnak, ezin izango dute kontrolatutako kreditu entitatearen kapital sozialaren akziorik eskuratu. Horrela ezin izango dute aipatu legea indarrean sartu zenean zuten kapitalean partehartze-portzentaia handitu.

Aurreproiektu honek ez du inolaz ere eragozten, bukatzeko, bankuan duten partehartzea txikitzea gehiengoa ez izateraino.
Galgatzen duena da Kutxabank burtsara ateratzea modu burugabean, baina soilik honek balio galera ekarriko lukeelako eta hau ez zaiolako orain komeni, Bankiaren kasua ikusita, sistema finantziero espainiarrari.

Krisitik ateratzen garenean, bide italiarraren argudioekin etorriko zaizkigu Kutxabank osoki akziodun pribatuena izan dadin.
Laburbilduz, aurrezki kutxak likidatzeko oinarriak jartzen ibili dira, eta kontrol publikodun bankarizazioa iruzurra da.

Hemen eta orain beste modu batera egin behar ditugu gauzak
Gure proposamena, Euskal Herrian eta bertoko kreditu eta aurrezkiaren sozializazioa ahalbidetuko duen euskal sistema finantziero publikoaren eraikuntza exijitzean datza. Honek, gure ehundura produktiboaren garapena eta kalitateko enpleguaren sorrera finantzatzeko tresna izan beharko luke.

Hori dela eta euskal kutxen behin betiko likidazioa eragotzi behar da, bere helburua bakarra espekulatzea eta oligarkia finantzieroko taldeen interesei mesede egitea den banku baten eskuetan gelditzea galeraziz.

Euskal alderdi politikoei exijitzen diegun erantzunkizuna da Kutxabank-eko Kutxen geroak ez dagokio soilik bere zuzendaritza organoei, euskal gizarte osoaren erantzunkizun politiko eta kolektiboa ere bada.

Katastrofea galarazteko denboraz gaude eta parlamentu zein gizarte mailan gure eskuetan dagoena egingo dugu EAEko kutxek CANek amaitu zuen bezala bukatzea eragazteko; banku huts batean disolbatua eta PNV eta PPren erabilerarako txiringito bihurturik. » 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.